[itzul] Turismo perdurable

javier-etxebarria a bildua ej-gv.es javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
Or, Mar 18, 08:37:43, CET 2011


Hortaz, honelakoei zelan? 
- Consumo sostenible
- Movilidad sostenible
- Nivel de sonido sostenible

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: jueves, 17 de marzo de 2011 20:31
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Turismo perdurable

Niri ez zait batere gaizki iruditzen "iraunbideko" hori, baina,
berezko egokitasuna gorabehera, zail ikusten dut inertzia gainditurik
Euskaltzaindiaren erabakia aldatzea.

Beharbada, hain mimetikoak garenez, ikusten badugu espaineraz ere
"sostenible" "perdurable" bihurtuz doala (egokiago dirudi, izatez,
baina ingelesezkoak tira egiten du...), gu ere animatuko gara halako
batean. Nolanahi ere (horra Euskaltzaindiak arrazoia azkenean),
"(per)durable"ren itzultzen naturalena "iraunkor" litzateke, zalantza
handirik gabe... Beharbada, lehenago berrikusi behar dena "permanente"
eta antzekoak sistematikoki "iraunkor" itzuli beharra da...

Bestalde, niri ere ez zait iruditzen arazo denik "iraunkor" hitzak
bere esparruan hartzea erdarazko hitz bat baino gehiago. Esate
baterako, "ekin eta jarrai"ren bigarren partea azpimarratzeko, nik
neuk, gero eta gehiago datorkit burura "iraunkortasuna" behar dugula,
eta ez dut inolako beharrik sumatu "konstantzia"-edo mailegatzeko edo
kalkatzeko erdarari.

Jasangarri bekigu iraunbide gogorreko gure eztabaida hau.



2011/3/17 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>:
> Karlos, ez kritika gisa har, baina "esangura baterako hartuta dagoenez"
> esapideak umetako jolas giroa dakarkit gogora... Ematen du gaurko modari
> segika atera dutela orain "perdurable" hori, kontzeptu argiak hitz bakar
> baten atzean iluntzekoa edo...
> Iraunkor dela eta, behin "hartuta" dagoelarik, ezin al da beste ezertarako
> erabili, nahiz eta egokiena, agian, bera izan?
>
> Nik sostenible esateko beste era bat proposatzen dut: iraunbideko. Honek
> aukera asko lemaizkiguke, nire ustez: izen gisa, zerbaiten iraunbidea edo
> iraunbideak, plurala behar izanez gero. Iraunbidekotasuna erabil liteke,
> iraunbidera ekarri, iraunbidetik aldendu, iraunbideko. "Arquitectura
> sostenible" ez litzateke gehiago hain paradoxikoa: arkitektura iraunkorra
> (hala ez balitz beti, a zer beldurra lurrikara kasuan...). Gainera,
> kontzeptu urrunagoak adierazteko balio izanen luke: iraunbideko kafea,
> iraunbideko garraioa, iraunbideko ekonomia.
>
> Googlen ikus daitekeenez, erabili izan da zentzu horretan, eta beste -bide
> batzurekin alderagarria da: bizibidea, irtenbidea (solución), zuzenbidea...
>
> Iritzirik?
>
> Mikel
>
> al., 2011.eko marren 14a 11:54(e)an, karlos del_olmo(e)k idatzi zuen:
>>
>> Iraunkor beste esangura baterako hartuta dagoenez,  luzaroko? Baina
>> gaztelanaizko hainbat  testuinguru aztertuta, "turismo perdurable"
>> ingelesezko "sustainable tourism"en sinonimotzat darabiltela dirudi.
>>
>>
>>
>>
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> 943483474
>>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago