[itzul] Turismo perdurable

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 18, 09:49:13, CET 2011


Nik ez dut erantzun onik, arrazoi sinple batengatik: ez ditut
"sinesten" erdarazko esapideok. Niretzat tekno-politikaren asmakeriak
dira, eta "sostenible" horren esanahia zera da: "ekologista
arduratsuak gara". (Bide batez, "movilidad" hitza ere ederki bihurritu
behar da esanarazi nahi zaion hori esan dezan...)

Badakit zuetariko askok, sinetsi zein ez, halakoak itzuli behar izaten
dituzuela etengabe.

Euskaltzaindiak, nik dakidala, "garapen iraunkor" esapidea bakarrik
arautu-edo du.

Beraz, ez dut arazorik ikusten ideia-lehiaketa zabaltzeko (berriro),
baliokide sistematiko bat behar edo nahi duenarentzat. Nire botoa,
orain arte bistaratu zaizkidan artean, Mikelen proposamenaren alde,
ukitu batekin, aukeran: "iraunbide(z)ko":

iraunbidezko turismo/kontsumo/mugikortasuna/hots-maila

(Erdarazkoaren formatik urruntzea, beharbada, handikap handiegia
izango da batzuentzat, baina, hori saihesteko, "sosteniblea" litzateke
aukerarik onena...)

Nork daki: beharbada, halakoren batek halako esapideetan adostasuna
biltzen badu, "iraunbidezko garapena" edo dena delakoa ere onar lezake
azkenean akademiak, nahiz atzeko atetik sartua izan...





2011/3/18  <javier-etxebarria a bildua ej-gv.es>:
> Hortaz, honelakoei zelan?
> - Consumo sostenible
> - Movilidad sostenible
> - Nivel de sonido sostenible
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: jueves, 17 de marzo de 2011 20:31
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Turismo perdurable
>
> Niri ez zait batere gaizki iruditzen "iraunbideko" hori, baina,
> berezko egokitasuna gorabehera, zail ikusten dut inertzia gainditurik
> Euskaltzaindiaren erabakia aldatzea.
>
> Beharbada, hain mimetikoak garenez, ikusten badugu espaineraz ere
> "sostenible" "perdurable" bihurtuz doala (egokiago dirudi, izatez,
> baina ingelesezkoak tira egiten du...), gu ere animatuko gara halako
> batean. Nolanahi ere (horra Euskaltzaindiak arrazoia azkenean),
> "(per)durable"ren itzultzen naturalena "iraunkor" litzateke, zalantza
> handirik gabe... Beharbada, lehenago berrikusi behar dena "permanente"
> eta antzekoak sistematikoki "iraunkor" itzuli beharra da...
>
> Bestalde, niri ere ez zait iruditzen arazo denik "iraunkor" hitzak
> bere esparruan hartzea erdarazko hitz bat baino gehiago. Esate
> baterako, "ekin eta jarrai"ren bigarren partea azpimarratzeko, nik
> neuk, gero eta gehiago datorkit burura "iraunkortasuna" behar dugula,
> eta ez dut inolako beharrik sumatu "konstantzia"-edo mailegatzeko edo
> kalkatzeko erdarari.
>
> Jasangarri bekigu iraunbide gogorreko gure eztabaida hau.
>
>
>
> 2011/3/17 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>:
>> Karlos, ez kritika gisa har, baina "esangura baterako hartuta dagoenez"
>> esapideak umetako jolas giroa dakarkit gogora... Ematen du gaurko modari
>> segika atera dutela orain "perdurable" hori, kontzeptu argiak hitz bakar
>> baten atzean iluntzekoa edo...
>> Iraunkor dela eta, behin "hartuta" dagoelarik, ezin al da beste ezertarako
>> erabili, nahiz eta egokiena, agian, bera izan?
>>
>> Nik sostenible esateko beste era bat proposatzen dut: iraunbideko. Honek
>> aukera asko lemaizkiguke, nire ustez: izen gisa, zerbaiten iraunbidea edo
>> iraunbideak, plurala behar izanez gero. Iraunbidekotasuna erabil liteke,
>> iraunbidera ekarri, iraunbidetik aldendu, iraunbideko. "Arquitectura
>> sostenible" ez litzateke gehiago hain paradoxikoa: arkitektura iraunkorra
>> (hala ez balitz beti, a zer beldurra lurrikara kasuan...). Gainera,
>> kontzeptu urrunagoak adierazteko balio izanen luke: iraunbideko kafea,
>> iraunbideko garraioa, iraunbideko ekonomia.
>>
>> Googlen ikus daitekeenez, erabili izan da zentzu horretan, eta beste -bide
>> batzurekin alderagarria da: bizibidea, irtenbidea (solución), zuzenbidea...
>>
>> Iritzirik?
>>
>> Mikel
>>
>> al., 2011.eko marren 14a 11:54(e)an, karlos del_olmo(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Iraunkor beste esangura baterako hartuta dagoenez,  luzaroko? Baina
>>> gaztelanaizko hainbat  testuinguru aztertuta, "turismo perdurable"
>>> ingelesezko "sustainable tourism"en sinonimotzat darabiltela dirudi.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Karlos del Olmo
>>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>>> 943483474
>>>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago