[itzul] Turismo perdurable

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Or, Mar 18, 10:10:39, CET 2011


Bada, nik honela emango nituzke:
Consumo sostenible: iraunbideko kontsumoa
Movilidad sostenible: iraunbideko mugikortasuna (?) 
Nivel de sonido sostenible: iraunbideko zarata (?) maila (?)

Izan ere, "sostenible" edozer gauzari eratxekitzen zaio gaur egun, beti ere "sostenibiblitate" den zer horren nebulosatik heldu bada, edo hura antolatzeko erabili diren irizpideak sosntenibilitatea kontuan hartuta erabili badira. Ikusi behar, ordea, kasu bakoitzean zer adierazi nahi den. Aztertuta gero, ikus genezake beharbada "consumo sostenible" absurdoa dela, kontsumoa bera eta berez ez delako sosteniblea. Deshazkundea heldu zaigun garaian, hazkunde iraunkorra ere ez baita sosteniblea. Are gehiago, esango nuke "consumo sostenido", iraunkorra izanagatik ere, ez dela iraunbidekoa.

Goikoetan hirugarrenaren kasuan, hain zuzen, "sostenible" zeri eta neurtzen ari garen zerbaiti atxikita dago; ziuraski "soportable" esan nahi da, edo "aceptable", sortzen duen kaltea ez delako handia. 

Juanek aipatzen duen inertzia hor dago, egia, baina ez da batere jasangarria horrelako kontuetan atzerabiderik ez egotea, "irreversibleak" ez baitira, erabilerak ez baitira zertan iraunkorrak izan.
Bide askotatik ibiltzen gara, eta bide eginez, agian, iraunbideak ere berea egingo du, beste batzuk egin izan duten bezala: bizibidea, irizpidea, argibidea.



----Mensaje original----
De: javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
Fecha: 18/03/2011 8:37
Para: <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Turismo perdurable

Hortaz, honelakoei zelan? 
- Consumo sostenible
- Movilidad sostenible
- Nivel de sonido sostenible

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: jueves, 17 de marzo de 2011 20:31
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Turismo perdurable

Niri ez zait batere gaizki iruditzen "iraunbideko" hori, baina,
berezko egokitasuna gorabehera, zail ikusten dut inertzia gainditurik
Euskaltzaindiaren erabakia aldatzea.

Beharbada, hain mimetikoak garenez, ikusten badugu espaineraz ere
"sostenible" "perdurable" bihurtuz doala (egokiago dirudi, izatez,
baina ingelesezkoak tira egiten du...), gu ere animatuko gara halako
batean. Nolanahi ere (horra Euskaltzaindiak arrazoia azkenean),
"(per)durable"ren itzultzen naturalena "iraunkor" litzateke, zalantza
handirik gabe... Beharbada, lehenago berrikusi behar dena "permanente"
eta antzekoak sistematikoki "iraunkor" itzuli beharra da...

Bestalde, niri ere ez zait iruditzen arazo denik "iraunkor" hitzak
bere esparruan hartzea erdarazko hitz bat baino gehiago. Esate
baterako, "ekin eta jarrai"ren bigarren partea azpimarratzeko, nik
neuk, gero eta gehiago datorkit burura "iraunkortasuna" behar dugula,
eta ez dut inolako beharrik sumatu "konstantzia"-edo mailegatzeko edo
kalkatzeko erdarari.

Jasangarri bekigu iraunbide gogorreko gure eztabaida hau.



2011/3/17 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>:
> Karlos, ez kritika gisa har, baina "esangura baterako hartuta dagoenez"
> esapideak umetako jolas giroa dakarkit gogora... Ematen du gaurko modari
> segika atera dutela orain "perdurable" hori, kontzeptu argiak hitz bakar
> baten atzean iluntzekoa edo...
> Iraunkor dela eta, behin "hartuta" dagoelarik, ezin al da beste ezertarako
> erabili, nahiz eta egokiena, agian, bera izan?
>
> Nik sostenible esateko beste era bat proposatzen dut: iraunbideko. Honek
> aukera asko lemaizkiguke, nire ustez: izen gisa, zerbaiten iraunbidea edo
> iraunbideak, plurala behar izanez gero. Iraunbidekotasuna erabil liteke,
> iraunbidera ekarri, iraunbidetik aldendu, iraunbideko. "Arquitectura
> sostenible" ez litzateke gehiago hain paradoxikoa: arkitektura iraunkorra
> (hala ez balitz beti, a zer beldurra lurrikara kasuan...). Gainera,
> kontzeptu urrunagoak adierazteko balio izanen luke: iraunbideko kafea,
> iraunbideko garraioa, iraunbideko ekonomia.
>
> Googlen ikus daitekeenez, erabili izan da zentzu horretan, eta beste -bide
> batzurekin alderagarria da: bizibidea, irtenbidea (solución), zuzenbidea...
>
> Iritzirik?
>
> Mikel
>
> al., 2011.eko marren 14a 11:54(e)an, karlos del_olmo(e)k idatzi zuen:
>>
>> Iraunkor beste esangura baterako hartuta dagoenez,  luzaroko? Baina
>> gaztelanaizko hainbat  testuinguru aztertuta, "turismo perdurable"
>> ingelesezko "sustainable tourism"en sinonimotzat darabiltela dirudi.
>>
>>
>>
>>
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> 943483474
>>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago