[itzul] Artekalari lan aholkularitza

edurne.alegria a bildua luxinet.fr edurne.alegria a bildua luxinet.fr
As, Mar 22, 14:55:27, CET 2011


Kaixo,
Lhanden eta Lafitten hiztegietan ez da azaltzen "artekalari", "artekari"
baizik, eta "mediateur" esan nahi du.
Edurne

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]On
Behalf Of Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
Sent: martes, 22 de marzo de 2011 14:04
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Artekalari lan aholkularitza


Ieu,

Iparraldeko Euskara Mankomunitateaz ari zarenean, Nafarroa iparraldekoaz ari
zara ezta?

Hala bada, Burlatan bada enpresa bat, "Artekari" izenekoa, enpresendako
aholkularitza lanak egiten dituena. Litekeena da hor akatsa izatea.

Aitzol

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de jon sanchez
Enviado el: martes, 22 de marzo de 2011 13:59
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Artekalari lan aholkularitza

Kaixo,

"Artekalari" aholularitzaren izen propioa izateko aukerarik badago? Letra
larriz dagoenez...
Google-en saiatu naiz, baina ez dut aurkitu (besteak beste, ez dakidalako
nola esaten dioten frantsesez gestoria eta halako enpresei...)

JON

Itzulnet Itzulpen Zerbitzuak<itzul a bildua itzulnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko marren 22a 13:24):

> Kaixo denoi,
>
>
> Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen akta bat gaztelaniara itzultzen
> ari naiz, eta honako esaldi honekin arazoak ditut:
> "Akordio hau Artekalari lan aholkularitzari jakinaraztea, hurrengo
> nominatik aurrera gauza dadin"
>
> Zehazki, "Artekalari lan aholkularitza" horrek sortzen dizkit
buruhausteak.
> Nik uste "Artekalari" artekari izango dela (beraz, interventor ?) eta
> lan aholkularitzak gestoriari egiten diola erreferentzia. Arazoa da
> biak nola lotu. Ideiarik bai?
>
> Mila esker aldez aurretik.
>
>
> Garazi
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago