[itzul] Euskal unibertsitatea
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 23, 16:53:21, CET 2011
Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa: 1936-11-18ko 41 zk.
(Oharra: "sortu- eraziaz" bezalako marra+tartea ez da akatsa, lerro amaierako hitz erdibitzea baino).
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=19361118&s=1936041
II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza
Zuzentza eta Gogo-lantzea
Oroagindua.-Euzko Irakastola Nagusia sortu- eraziaz.
Osakintza Ikastola Bilbao'n eratu, Euzko Irakastola Nagusiaren oņarri izan zedin. Ona urrillaren 9 garenez eman eta 12 garreneko Agintaritz-Egunerokoan argitaldua izan zan Oroaginduak sortu - erazi zuan Batzordeari, ikasi zezan, utzi zitzaion gaia. Eta Batzordeak bere zeregiņa amaitu digularik, bere onuemate elburua mamiturik eskeintzen digu. Ortaz, Batzordearen iritzia agindu biurtzeko unea eldu zaigu. Gogo-lantze bidean aurrera Euzkadi ikusi nairik bizi ziranak, ase-aldi bat badute beņepein. Izan ere, edestia zear ez baitda asegarri osorik nabaitzen: Oņate, Iratxe eta Gazteiz aitatzeak, Irakastola Nagusia noizbait ikusi al izatea somatu erazten bazuten ere. Irakastola Nagusi oso-osoaz mintzo gera noski: gizaldiak zear izen onentxen mendean adieraziak izan diran irakaskintza guziaz jantzitako lrakastola Nagu siaz alegia. Eta irakaskintza abek euzko-erriaren osagarri diran aldetik artzen ditugula, eta euzko-gogoaren azalpen guziak -euskera batezere- sendotu ditzatela lortu nai degula, esan bearrik ez. Aldiaren joan - etorriak, Bitarteko Jaurlaritzari gaurkoan abagune bat eskeņiak izaki, azi bat erein diteke. Euzkotarren abertzaletasunak, landare biurtuko al-digu. Egun estu abetan sortu-eraztera goazen Irakastola Nagusia, gogo-lantzeari buruzko ekintza arrigarritzat noizbait artua izango al da; eta euzko abendak, jarioka dauzkan azkatasun eta aurrerapenaren kutsuaz, luditar guzien jakíntza iguztziko al du. Euzko Irakastola Nagusia eratzerakoan oso aintzakotzat artu bearreko zer-nolak badira noski. Lurraldeari, ikaslez ornituko duan erriari, irakasletzari eta irakaskintzari dagozkionak alegia. Euzko-gogoaren ezaugarriak, Irakastola berriari txertatzea ere etzaigu aztu: euskera, gizarte-gaiak eta legedi-eralguntza batik-bat. Ainbeste eskubide erabili ditezkela ikuste utsak, erabakiak banaka artzea eskatzen du. Baņo oņarri-erabakia bakarra izango bada ere, atalak beenik ongi muetatu ditzaizkiogun. Akats gabeko ekintza egiterik ez darabilki Burukide onek bere ustetan. Azi bat opa du. Bide bat. Euzko-erriak, landuaren landuz oparotasun erpiņera igo dezan. Baņo opa duana, itxaropenez beteta, uste osoz ornituta opa du. Zuzentza ta Gogo-lantze Burukideak esku-artean darabilkin arazoaren etorkizun ona, euzkotarren laguntzaren gain uzten du. Eta beronek duan garrantzia, zein margo biziz aurkeztu nai luken: gaztediaren kemenak eta dezaketenen ogasunak, ĢEuzko Irakastola Nagusiaren aldeģ leia bizian ikusi nai bailituzke. Egokia balitz, ondoren idatzia ízango dan agindua ber-bera, izen aintzagarriz nastuko luke Burukide onek: gaztediarentzat eredu eta dezaketenentzat zirikalari izan zitezean. Ala, gazteok balukete asaben artean norengan begiak josi: Rada'rengan, Edestiari buruz; Servet'engan, Osakintzarí buruz; Bitoria'gan, Lege-gaiei buruz; Eluyar'engan, Kimiari buruz: Loyola'gan, Irakaskintzari buruz; eta bat-batean ezpaņetara ez datozkigun beste ainbeste eta ainbeste izenengan. Dezaketenei, berriz, ĢErriaren Adiskideakģ zeritzan Bazkun aintzagarri bat izan zala oroit-erazi nai nieke. Orainaldiko kimia barrutian ain jakintsu dan Proust, ĢErriaren Adiskideakģ Bazkunaren babesean irakasletua bait-genun. ĢEmakumeendako Bazkunaģ'k berari zor baitdio sortzea, ĢIndietakoakģ eta beste ainbeste aberastasun iturri izan diran Bazkunek bezelaxe. Oroagindu onek bere aipamen saillean ezin ĢEuzko Ikaskuntzaģ'ri iņolaz ere uko eman. Gure Irakastola Nagusia eraikitzeko gaur darabilzkigun gaiak lantzen jardun izan baitda 1918'garren urtea ezkeroz. Jakintza-leiak, Batzarrak, eztabaidak zabalkunde-lanak, erriak mamitu duan asmo au eldu erazi duten Bazkunak, ĢEuzko-Ikaskuntzaģ'ren arnariak dituzute. Azkenik, Urrillaren 9'garreneko Oroaginduak sortu erazi zuan Batzordeak egindako lanak ere, ezin aipamenik gabe utzi : merezi dute-ta. Euzko Irakastola Nagusia sortzea dijoa bai. Eta bere laguntzalle sutsu izan ziran adiskideen odolez ezetuta sortzera dijoakigula noIa aztu? Guda beltz baten atzaparretan degu Euzkadi. Erri bezela iraun al izateari eutsi nai dio. Eta auxe dala-ta. Irakastola Nagusiaren sort-uneari josita Edestiaren orriak zenbait izen jaso dituzte: ilda erori diran zenbaitzuenak alegia. Guda-oņean batzuek: Euzko Irakastol aldeko irakasletza, eriotz aintzagarri batez azkenduaz. Gizartea baņo basoabereartea dan arerioen mendean dau den urietan besteak. Jaiot-zoria baņo len, ziņopak baditu Euzko Irakastola Nagusiak. Guda-oņean erori ziran Elizondo eta Lopez Uranga osagilleen izenak, Ikastol-nagusitarrak Aberriari opa dioten lenengo omena osatzen dute. Ain zuzen ere, osakintza lanetan ari zirala, izkilluz kanpoko eginbearretan beraz, erori ziran. Ariztimuņo'tar Joseba, Jauregi'tar Koldobika eta Olazaran'dar Ilari: ona erarik billauenean eraildako beste iru eusko-semeen izenak. Euzkadi'ren jakintz eta erti errikoiari aizemanaz bizi zirala-ta, beste errurik gabe, erail dizkigute faxistak; beste ainbeste bezelaxe. Ona jaiot-zorian dan gure Irakastola Nagusiak, etorkizun diran gizaldientzat eredu-mallara igoko dituan euzkoak. Ona, ondorengokoak gogo-lantze liburua ezarriko dituzten izenak. Euzko-jakintzari opa zioten neurrigabeko nekaldia izango al da bai gogo-lantze bidarientzat gidari eta eragille giartsua. Ain tinko sortutako Irakastola Nagusiak oso gutzi izango dira noski ludian. Euzko Irakastola Nagusia ez baitda adimen argi baten arnari soilla. Adimen baten argia, txit dirdirakorra izan arren, ezin iņolaz ere aitatu degun aņekoa izan. Ezin esan ditugun iraun-erazigarrien indarrik sortu ere. Gure Irakastola aundiuste egarria ase nairik aundikiren batek sortu erazitako egintza izatea, oraindik eziņagoa litzake noski. Ez da onelakorik. Erriaren ekintza da. Erriko malla guzien laguntzaz lortutako egintza errikoia. Irauntasunari buruz, arnasa erriagandikantxe datorkiona. Orrengatik, Euzko Ikastola Nagusiak Erriak baieztu zuan Euzko Araudiak agintzen duan bezela, erriko jende txeenai íkasbide-ateak irikiko dizka, ta gai eta zaletsu diranak begiratuta bakarrik bere ikasleak aukeratuko ditu. Abek guziak gogoan artuta, Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidea aurkezle dala, eta Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ao-bateko erabakia beteaz, baieztutzen det dijoan OROAGINDUA 1'go. ataIa. Agintaritz izakeraz jantzitako Euzko Irakastola Nagusia sortua izan bedi. Beronen burutza, ordezkariak eta eginkizunak, Zuzentza ta Gogo-lantze Burukideak izendatuko ditu. 2'gn. atala. Eusko Irakastola Nagusiaren Osakintza Ikastola, Bilbao'n eratua izan dedilla erabakitzen da. Eta aurtengo Lotazillaren lenengo egunean asiko dira irakasketak. Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidearen esku izan bitez, Ikastola au eratzea, Irakasle eta laguntzalleak izendatzea, eta irakaskintzaren zer-nolak tajutzea, ikasketa bakoitzari dagozkionak banatuaz. Orobat, Ikastola onen aritzeari buruzko gaņerantzeko erabakiak artzea. 3'gn. atala. Euzko Irakastola Nagusia osatuko duten gaņerantzeko Ikastolak sortu-eraztea, Euzkadi'ko Jaurlaritzaren Oroaginduen bidez egiņa izango da. Bilbao'n, 1936'gn. azaroaren 16'ean. Euzko-Jaurlaritz Lendakaria. AGIRRE'TAR JOSEBA A. Zuzentza ta Gogo-lantze Burukidea, LEIZAOLA'TAR JOSU M.Ē
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: astelehena, 2011.eko martxoak 21 17:11
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Euskal unibertsitatea
Zuetakoren batek izango du, ziurrenik, nik baino oroimen hobea.
Errepublika garaian, 1936ko abenduan, Agirre lehendakariak Ģeuskal
unibertsitateaģ zabaldu zuen Basurtoko Ospitalean.
Gogoan al duzue nola esaten zioten garai hartan? ĢIkasola nagusiģ,
Ģikaskunde nagusiģ, Ģirakaskunde nagusiģ, Ģiraskunde nagusiģ galdetuta
Googlen, ez dut ezer argi aurkitu. Halako zerbait ote zen...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43ē 19' 13.5" N 1ē 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago