[itzul] erdia eta bikoitza
Josu Garate
josugarate a bildua gmail.com
Ost, Mar 30, 13:22:25, CEST 2011
Kaixo,
Matematikako ariketa bat itzultzen ari gara.
Poltsa batean, erreferentziakoan, 8 jostailu ageri dira.
Ondoren, beste hiru poltsa ageri dira, eta haietako batek 4 jostailu ditu.
Nola esan dezakegu "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes".
Ariketaren erantzuna 4 jostailu dituen poltsa da.
Baina nola eman daiteke "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes"
euskaraz?
Beste bat:
"Tengo el doble de ranas que tu, y el triple de peces".
Niri hau bururatu zait:
Igelak zuk halako bi ditut, eta arrainak, zuk halako hiru.
Laguntzerik bai?
Mila esker aldez aurretik.
Josu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago