[itzul] erdia eta bikoitza
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ost, Mar 30, 13:37:41, CEST 2011
Aupa, Josu eta gainerakoak:
Lehenbizikorako, bururatzen zaizkidan bietatik, egokiago ematen dit "kopuru"
gabekoak. Zuei?
- Kolorezta ezazu jostailuen erdiak dituen poltsa.
- Kolorezta ezazu jostailu kopuruaren erdia duen/dagoen? poltsa. (?)
Bigarrenerako, zureaz gain (koma jarriko nuke "igelak" hitzaren ondotik
ere), beste hau:
- Zuk halako bi igel ditut, eta zuk halako hiru arrain.
Patxi
2011/3/30 Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com>
> Kaixo,
>
> Matematikako ariketa bat itzultzen ari gara.
> Poltsa batean, erreferentziakoan, 8 jostailu ageri dira.
> Ondoren, beste hiru poltsa ageri dira, eta haietako batek 4 jostailu ditu.
> Nola esan dezakegu "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes".
> Ariketaren erantzuna 4 jostailu dituen poltsa da.
> Baina nola eman daiteke "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes"
> euskaraz?
>
> Beste bat:
> "Tengo el doble de ranas que tu, y el triple de peces".
> Niri hau bururatu zait:
> Igelak zuk halako bi ditut, eta arrainak, zuk halako hiru.
>
> Laguntzerik bai?
>
> Mila esker aldez aurretik.
>
> Josu
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago