[itzul] erdia eta bikoitza
Josu Garate
josugarate a bildua gmail.com
Ost, Mar 30, 13:55:11, CEST 2011
Mila esker, Patxi.
Hurrena arte.
Josu
Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
marren 30a 13:37):
> Aupa, Josu eta gainerakoak:
>
> Lehenbizikorako, bururatzen zaizkidan bietatik, egokiago ematen dit
> "kopuru"
> gabekoak. Zuei?
>
> - Kolorezta ezazu jostailuen erdiak dituen poltsa.
> - Kolorezta ezazu jostailu kopuruaren erdia duen/dagoen? poltsa. (?)
>
> Bigarrenerako, zureaz gain (koma jarriko nuke "igelak" hitzaren ondotik
> ere), beste hau:
>
> - Zuk halako bi igel ditut, eta zuk halako hiru arrain.
>
> Patxi
>
> 2011/3/30 Josu Garate <josugarate a bildua gmail.com>
>
> > Kaixo,
> >
> > Matematikako ariketa bat itzultzen ari gara.
> > Poltsa batean, erreferentziakoan, 8 jostailu ageri dira.
> > Ondoren, beste hiru poltsa ageri dira, eta haietako batek 4 jostailu
> ditu.
> > Nola esan dezakegu "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes".
> > Ariketaren erantzuna 4 jostailu dituen poltsa da.
> > Baina nola eman daiteke "colorea la bolsa que tenga la mitad de juguetes"
> > euskaraz?
> >
> > Beste bat:
> > "Tengo el doble de ranas que tu, y el triple de peces".
> > Niri hau bururatu zait:
> > Igelak zuk halako bi ditut, eta arrainak, zuk halako hiru.
> >
> > Laguntzerik bai?
> >
> > Mila esker aldez aurretik.
> >
> > Josu
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago