[itzul] Aceite de fritanga

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
As, Maiatza 24, 07:56:09, CEST 2011


Eskerrik asko, guztioi.

Kimikako lan baten izenbururako da: /Transesterifikazioak. Biodieselak. 
Edo nola lortu biodiesela fritangako olioa erabiliz/. Nik uste dut 
egileek hor, nolabait, azpimarratu nahi dutela etxeko egoera arrunt 
batean, hau da sukaldean gauzak frijitzean, sortutako elementu batetik 
biodiesela lor daitekeela, eta ez dela inondik ere harraskatik bota behar.
Izan liteke "sukaldean erabilitako landare-olioa" baina beharbada 
frijitzearen ekintza da lehenengo kolpe batean lanaren mamira hurbiltzen 
gaituena.



al., 2011.eko mairen 23a 18:25(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Alde onik duen eta dituen txarrak zuek azter ditzazuen, nik "olio 
> errea" bota nahi dut mahai gainera... edo "olio erre zaharra", 
> "sukaldeko olio errea"...
>
> al., 2011.eko mairen 23a 17:07(e)an, Elhuyar Fundazioa(e)k idatzi zuen:
>> Testuingururik ez dugunez, ez dakigu, baina Iratxeren bi proposamenak
>> egokiak izan litezke. Gerta liteke, halaber, testuinguru zehatz batean
>> egokiak ez izatea.
>> Adibidez,<sukaldeko olio erabili>  guztiak ez dira nahitaez zartaginetik
>> pasatakoak. Kontserba-poteetako olio erabiliak eta marinatzeko 
>> erabiltzen
>> direnak ere badira<sukaldeko olio erabiliak>, baina ez dira frijitzeko
>> erabili.
>> <zartagineko olio erabilia>, alde horretatik, zehatzagoa da. 
>> Eragozpenaren
>> bila hasita, esan genezake sukalde industrialetan frijiontziak eta
>> frijigailuak erabiltzen direla, eta ez zartaginak. Baina, esan bezala,
>> testuinguruak eta erabilera-esparru zehatzak argituko dute aukera horien
>> egokitasuna.
>>
>>
>> 2011/5/23 GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, 
>> IRATXE<goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com>
>>
>>> Lankide bategaz berba eginda, beste burutazio bat: SUKALDEKO OLIO 
>>> ERABILIA.
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>>> nombre de GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
>>> Enviado el: lunes, 23 de mayo de 2011 15:25
>>> Para: 'a.altuna a bildua ueu.org'; 'ItzuL'
>>> Asunto: Re: [itzul] Aceite de fritanga
>>>
>>>
>>> Eta 'frijitu'-tik aldenduta?
>>>
>>> "Zartagin(eko) olio erabilia"
>>>
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>>> nombre de Ander Altuna-UEU
>>> Enviado el: lunes, 23 de mayo de 2011 14:17
>>> Para: ItzuL
>>> Asunto: [itzul] Aceite de fritanga
>>>
>>>
>>> Aceite de fritanga, aceite de fritura usado (ing. used frying oil)...
>>>
>>> Euskaraz zelan esango zenukete?
>>>
>>> fritanga-olio
>>> fritura-olio
>>> frijitu-olio
>>> frijitzeko olio erabilia
>>>
>>>
>>>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago