[itzul] Parque de Norte

Aitor Duńabeitia dunabeitia.aitor a bildua gmail.com
As, Aza 15, 13:51:02, CET 2011


Nik neuk Iparraldeko parkea esaten diot euskaraz, lasai asko. Zaramagako,
Aranbizkarreko eta inguru horretako gizarte-etxeak Iparralde du, bada,
izena; euskaraz zein erdaraz, gainera. Adurtza inguruko gizarte-etxeak
Hegoalde izena duen moduan. Gasteizko udalaren kaletegian, Molinuevo parkea
zein Iparraldeko parkea, biak ageri dira.

http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/eu/contenidos/informacion/toponimia
/eu_3823/udalkale.html

Aitor



Garikoitz Knörr de Santiago<gari a bildua nonbait.com> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko azaren 15a 10:08):

> > *Molinuevo parkea* ere deitzen diote.
>
> Izan ere, hori du izen ofiziala, mundu guztiak (gaztelaniaz behintzat)
> "Parque del Norte" esaten dion arren. Euskaraz, berriz, sekula ez dut
> "Iparr(ald)eko parkea" entzun/esan. Hala ere, testu motaren arabera
> (alegia, testu ofiziala-edo ez bada), uste dut ezizen hori ere erantsiko
> niokeela, parentesi artean-edo,: "Molinuevo parkea (Iparraldeko parkea)".
>
> Garikoitz
>
>
>
>
>
>
> > Parque del Norte
> >
> >> inork ezagutzen al du parke hori Gasteizen?????
> >> agian badu beste izenik...
> >>
> >
> > Ezagutu? Ondo-ondoan bizi izan nintzen haurtzaroko urte hotzetan...
> *Molinuevo
> > parkea* ere deitzen diote.
> >
> > Mapako koord.: 42.85371,-2.670819
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago