[itzul] Parque de Norte

Garikoitz Knörr de Santiago gari a bildua nonbait.com
As, Aza 15, 15:33:16, CET 2011


> Nik neuk Iparraldeko parkea esaten diot euskaraz, lasai asko

Pozten naiz, Gasteizko euskararen normaltasunaren seinale. Nire ingurukoen artean, esango nuke Parque del Norte-n, Parque del Norte-ko, etab., erabili eta erabiltzen dela, Gasteiz hiribideari beti (kaleko hizkeran, noski) "Abénida" esaten diogun antzera (Abénidara, Abénidatik…). Baina, esan bezala, logikoa eta sanoa iruditzen zait euskaraz "Iparraldeko parkea" erabiltzea.

Hala ere, izen ofizialari dagokionean, "Geo Vitoria-Gasteiz" gunean (mapan bertan ez, ordea) "Iparraldeko parkea" aipatzen den arren, Gasteizko udalaren kale-izendegian "Molinuevo parkea" da ageri den forma bakarra:

http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?accionWe001=callejero&idioma=eu

Izendegia pdf formatuan ere eskura daiteke, bide batez:

http://www.vitoria-gasteiz.org/wd004/docs/eu/kale-izendegi.pdf


Garikoitz








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago