[itzul] Baronatarren dorrea

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Urr 27, 13:23:30, CEST 2011


Egun on, lagunok!

	Nire ustez, "Baronatarren dorrea" idatzi beharko genuke. Hainbat arrazoi daude, hasteko familia horretako datuetan Varona nahiz Barona agertzen dira, haietako batek baieztatu zidanez. Euskaltzaindiko erabakia dugu, arrazoi sendoa, beraz. 

	Aldez aurretik, aspaldiko dokumentu batean duela hainbat urte irakurri nuen (argitaratua dago, baina une honetan prisaz nabil)  susmatu nuena Varaona > Varona, eta familia berari dagokio, edo gutxienez adar bati. Ez da etimologia faltsua, beraz, bilakaera logiko bat baizik, "Bilbao > Bilbo"-n duguna. 

	Agur,
			Bittor Arbizu Barona

------------------------------

Message: 6
Date: Thu, 27 Oct 2011 10:30:41 +0200
From: martin-rezola a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Baronatarren dorrea
Message-ID:
	<9FE91494C96AF34EAC85AFA4DB57FDC701CB0B30 a bildua AEX06.ejsarea.net>
Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1

Araba mendebaldeko Villanañe herrian dagoen dorretxea da. Dokumentu gehienetan, euskaraz, "Baronatarren" ageri bada ere, ez al luke "Varonatarren" behar, gaztelaniazko jatorrizko forma errespetatuta.

Hel niri, onomastika adituok!

Martin




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago