[itzul] kasuan-kasuan

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
As, Api 3, 10:12:14, CEST 2012


EHUren Egungo Euskararen Hiztegian jasoa dago "kasuan kasu".

     http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=kasu

Hona adibide bat:

Bitartean, Iņaki Salvadorren pianoak eta Pello Ramirezen txeloak
sortutako musika ederrak eszena bakoitzari dagokion giroa sortzen du
samurtasuna, herrimina, oinazea edota herra sujerituz, kasuan kasu.
(Berria - Kultura)

Hiztegi Batuan, berriz, azpisarrera da "kasuan-kasuan" (eta "kasuan
kasuko"), eta "kasuan kasu" ez da ageri.

Patxi



On 3 April 2012 09:47, Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net> wrote:
> Nik esango nuke desberdinak direla, ez?
>
> "kasuan-kasuan" / "tokian-tokian" bezalakoek, "kasuz kasu" "tokiz toki",
> "kasu/toki bakoitzean" / "kasu/toki bakoitzean banan-banan" edo esan nahi
> dutela.
>
> Aldiz,  "kasuan kasu" / "tokian toki" bere horretan niri ez zaizkit
> erabiliak iruditzen (bai noski "kasuan kasuko" / "tokian tokiko", baina hor
> "kasuan kasuan+ko" / "tokian tokian+ko" edo genuke). Edo aipatu  "kasuz
> kasu" / tokiz toki" //  "kasurik kasu" / tokirik toki".
>
> Nahiz bestetik ez zaidan ere erabili ezineko iruditzen "kasuan kasu" /
> "tokian toki" itxurako esamolderik modu bereziagoetan erabiltzea, zentzu
> kontzesibo batean edo bestela. Nolabait, "nor" kasu absolutiboan-edo emaniko
> "kasua kasu" / "tokia toki" / "kasuak kasu" / "tokiak toki" horien parean
> agian (TOKIARI TOKI .) Edota esamolde egokiren batean: TOKIAN TOKI egin
> beharra dago, edo gisako bereziagoetan.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
>
>
> Zein da forma egokiena "kasuan-kasuan" ala "kasuan kasu"?, "tokian-tokian"
> ala "tokian toki"...?
>
> Eskerrik asko, aurrez.
>
> Martin
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago