[itzul] etxeko lanak bidali?

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
As, Api 3, 11:16:59, CEST 2012


Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
"etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).


---------- Forwarded message ----------
From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
Date: 3 April 2012 10:10
Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>


Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
egin. Esan liezadake inork zergatik?

Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.

Ondo izan

ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:

Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.

Mila esker

Bittor

Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:

Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko lanak
ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala erabiliko
ote duten.

Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera hori
(agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
forma?

OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta IGORRI edo
zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez dakit "ETXEKO LANAK
BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen espainolezko "MANDAR/ORDENAR
TRABAJOS DE CASA" edo besterik.

Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.

Ondo izan.

Bittor



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago