[itzul] Internazionala
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Ost, Api 25, 16:35:05, CEST 2012
>
> ... eta zalantzak argitu:
>
> Zutik lurrean kondenatu
> zaren langile tristea
> Nekez ginen elkarganatu.
> Indazu albiristea. ZER ESAN NAHI DU?
Erdaraz, "dame albricias", berri on bat emango dela adierazteko
esapide bat da.
Bestela, "emadazu albistea/emadazu berri" ere interpreta daiteke;
nik ez dut argi.
* albiriste
albiriste(Lar, H).
/*1.*/ Noticia. "Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour
'félicitation'. Il dit encore en V, G, nouvelle en général" H. v.
albiste.Albiriste, / Eztakianak hobe uste. Saug 200. Beraz albiriste
hunez, giristino Iainkotiarrak, esporza zaitezteeta konberti zaitezte
Iainko on hunen gana, dakusazuenaz geroz zein on den Iainkoa baithan
fidatzea. Harb 271. Ajola-gabeturik uzten zuen baten edo besteren berri
ematen ziolarik, edo-ta ezteietarako egin erazi zuen jantziarekiko
albiristea jaulkitzen. Mde HaurB33.
/*2.*/ (V, G ap. A; SP, Lar, H (V, G, L)). Albricias.
"Albiristeak,étrennes qu'on donne ŕ celui qui apporte une bonne
nouvelle" SP. "Albricias, buenas nuevas, noticias" Lar. "Étrenne,
récompense pour une bonne nouvelle qu'on annonce" H. Baldin Aingiru
batek erran baliaze Iainkoaren partez, ifernuan daudenei: Ea, iende
penatuak, indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V
388).
Etim.v. DCECHs.v. albricias.
>
> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
Nik, "gertatu(tako)ak ez du garrantzirik, ez dio inporta" ulertu dut beti
> Jende esklaboa, jaiki!
> Aldaketak datoz mundura.
> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
Herriak badu bere nortasunaren kontzientzia.
>
> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
Uste dut "ala!" dela,
> bihar izan dadin
> Internazionala
> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
Adin(a) dela usten dut; beraz, "Herriaren garaia/aroa"
Arestik "gizonaren adin" eman zuen, bide batez
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago