[itzul] Galdera
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Abu 29, 19:30:05, CEST 2012
Ez dakit zergatik, Wikipediaren ingelesezko sarrerak pluralean dakar terminoa.
http://en.wikipedia.org/wiki/Locavores
Hainbeste jakingarri dakartza: terminoaren jatorria...
Asier Larrinaga
*****************************
De: inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
Enviado el: miércoles, 29 de agosto de 2012 19:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Galdera
Wikipediari begiratu bat emanez 'locávoro' horrek galicismo bat dirudi. Hau da
Ing. : locavore eskatuz gero 'local food' sarrera eramaten du
cat.: 'aliments local' sarrera
es.: 'consumo local' (locávoro ez du onartzen)
fr.: 'locavore' (Locavore est un mouvement prônant la consommation de nourriture produite dans un rayon allant de 100 à 250 kilomètres maximum1 autour de son domicile)
Neronek 'bertako/tokiko produktuen kontsumoa' edo antzeko zerbait usatuko nuke.
Inaki
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aburen 29a 17:31):
Segidako galdera etorri zait. Ea nola esango genukeen gaztelaniazko "locávoro". Gaztelaniaz termino berria omen da. Erantzun diot ez naizela ausartzen ezer proposatzera. Bigarren batean adierazi diot, parafrasi luze samar batez baliaturik "lekuan lekuko janari-jalea" izan litekeena, eta laburtuz "lekuko janari-jalea". Hortik Aurrera? Ea norbaitek baduen aukera jatorrik. DIONISIO
Kaixo Dionixio,
Ondo al gaituk?
Hainbatetan bezela, galdera bat diat erantzun ezinik, eta pentsatu diat hik argitu ahalko didakela zalantza.
Hitz bati buruz dek; euskeraz nola esan daitekeen locávoro.
Locávoro, localis+vorus (localidad+ comedor). Carnívoro - haragijale, herbívoro - belarjale, omnívoro - orojale, den neurrian, bertakojale, gertukojale,...... edo holako zerbait izan zitekek?
Eskerrik asko hire laguntzarengatik.
Ondo segi,
Jon Agirre
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago