[itzul] Galdera
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Ost, Abu 29, 21:24:33, CEST 2012
Kuriosoa benetan eta singularrak beste sarrera batera eramateak.
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
zuen (2012eko aburen 29a 19:30):
>
> Ez dakit zergatik, Wikipediaren ingelesezko sarrerak pluralean
> dakar terminoa.
>
> http://en.wikipedia.org/wiki/Locavores
>
> Hainbeste jakingarri dakartza: terminoaren jatorria...
>
>
> Asier Larrinaga
>
> *****************************
>
> De: inaki irazabalbeitia [mailto:inakixabier a bildua gmail.com]
> Enviado el: miércoles, 29 de agosto de 2012 19:22
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Galdera
>
> Wikipediari begiratu bat emanez 'locávoro' horrek galicismo bat dirudi.
> Hau da
>
> Ing. : locavore eskatuz gero 'local food' sarrera eramaten du
> cat.: 'aliments local' sarrera
> es.: 'consumo local' (locávoro ez du onartzen)
> fr.: 'locavore' (Locavore est un mouvement prônant la consommation de
> nourriture produite dans un rayon allant de 100 à 250 kilomètres maximum1
> autour de son domicile)
>
> Neronek 'bertako/tokiko produktuen kontsumoa' edo antzeko zerbait usatuko
> nuke.
>
> Inaki
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko aburen 29a 17:31):
> Segidako galdera etorri zait. Ea nola esango genukeen gaztelaniazko
> "locávoro". Gaztelaniaz termino berria omen da. Erantzun diot ez naizela
> ausartzen ezer proposatzera. Bigarren batean adierazi diot, parafrasi luze
> samar batez baliaturik "lekuan lekuko janari-jalea" izan litekeena, eta
> laburtuz "lekuko janari-jalea". Hortik Aurrera? Ea norbaitek baduen aukera
> jatorrik. DIONISIO
>
> Kaixo Dionixio,
>
> Ondo al gaituk?
>
> Hainbatetan bezela, galdera bat diat erantzun ezinik, eta pentsatu diat
> hik argitu ahalko didakela zalantza.
>
> Hitz bati buruz dek; euskeraz nola esan daitekeen locávoro.
>
> Locávoro, localis+vorus (localidad+ comedor). Carnívoro - haragijale,
> herbívoro - belarjale, omnívoro - orojale, den neurrian,
> bertakojale, gertukojale,...... edo holako zerbait izan zitekek?
>
> Eskerrik asko hire laguntzarengatik.
>
> Ondo segi,
>
> Jon Agirre
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120829/8e62c508/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago