[itzul] Ongi etorri, Euskalbar 3.11

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Abe 3, 12:04:41, CET 2012


Ohartxo bat:
Ikusiko zenuten, Euskalbat 3.11 kargatzean, mezu hau agertzen dela (
http://euskalbar.eu/version311/):

<Energia hiztegia ezabatu da, ez baitago jadanik eskuragarri EEEren
webgunean.>

Badirudi lehengo tokitik kendu dutela, baina, inork behar izanez gero,
hemen kontsultatu daiteke oraindik:

http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html

Bestalde, hiztegi horren bertsio berria amaituta dago, eta sareratzeko
lanak ere ia-ia amaituta. Laster egongo da bertsio berria kontsultagai.
Jarri bezain pronto, jakinaraziko dugu.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2012/12/3 Sara Muniozguren Ortiz <sara a bildua deusto.es>

> Eskerrik asko bihotzez danon mesederako hain eskuzabal nekea hartzen daben
> guztiei.
>
> Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen
> 03a 10:43):
>
>>  Gehienok jakingo duzuen arren, hemen da Euskalbar 3.11 berria, besteak
>> beste, Euskalterm-en kontsultaren arazoa konponduta:
>>
>> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/
>>
>> Larrialditik ateratzeko bertsio bat egin dutela kontatzen dute Julen
>> Ruizek eta Asier Sarasuak, Euskalbar-en blogean:
>>
>> http://euskalbar.eu/euskalbar-3-11-euskalterm-berriro-kontsultatzeko-moduan/
>>
>> Ohore zuei, eta mila esker handi bana, berriro ere!
>>
>>  --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>
>
>
>
> --
> Sara Muniozguren Ortiz
> Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> Deustuko Unibertsitatea
> Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
> sara a bildua deusto.es
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121203/0abb6f54/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago