[itzul] Hobetoxe/ hobetoxeago/pixka bat hobeto(?)
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 1, 13:20:50, CET 2012
Iepa, Amaia, aspaldiko:
"Hobeago" pleonasmoa gaitzetsi ohi da, baina beste horretaz ez dut
uste ezer garbirik dagoenik.
"Hobetotxo", nik neuk, ez dut sekula entzun: beti "hobetotxoago".
"Hobetoxe" ere ez dut uste entzun dudanik.
Amaierako -ago hori erredundantea dela garbi dago, baina ez da kasu
bakarra: "gehiENtsuENak", esate baterako, zabalduago dagoela esango
nuke "gehiENtsuak" baino.
"Hobekixe(ago)", normaltzat dauka nire belarriak, zuen lurralde
horretatik iparrera zein ekialdera.
"Pixka bat hobeto/haserre" ez da hain egoki-dotore, aukeran,
"hobetoxe(ago)" zein "haserre samar" hortxe izanda. Euskalkien
gorabeheran, "apur bat", esango nuke, gehitxoago (apur bat gehiago)
erabiltzen da halako joskeran "pixka bat" baino.
Ados?
Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-01):
> Egun on:
>
> Zalantza bat sortu zait izenburuan aipatzen dudan horrekin. Araututa dago?
> Bat-batean esango nuke lehenbiziko forma behar lukeela, baina Sarean
> bigarrena nagusitzen da, eta hirugarrena ere agertzen da.
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
>
> ________________________________
> De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Enviado: Miércoles 23 de noviembre de 2011 13:17
> Asunto: [itzul] Klasikoak bilduma sarean
>
>
>
>
>
> Galduta zegoela zirudien arren, hona hemen:
>
> http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago