[itzul] Hobetoxe/ hobetoxeago/pixka bat hobeto(?)

Laxaro laxaro a bildua gmail.com
Ost, Ots 1, 14:10:34, CET 2012


Ba "hobetotxo" bizi-bizirik dago Azpeitia alde honetan oraindik, guk maiz
erabiltzen dugu. Gaixo dagoenari, zer moduz dagoen galdetu eta "hobetotxo"
edo "pixka bat hobeto" esaten dugu.
Laxaro

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko otsren 01a 13:20):

> Iepa, Amaia, aspaldiko:
>
> "Hobeago" pleonasmoa gaitzetsi ohi da, baina beste horretaz ez dut
> uste ezer garbirik dagoenik.
>
> "Hobetotxo", nik neuk, ez dut sekula entzun: beti "hobetotxoago".
> "Hobetoxe" ere ez dut uste entzun dudanik.
>
> Amaierako -ago hori erredundantea dela garbi dago, baina ez da kasu
> bakarra: "gehiENtsuENak", esate baterako, zabalduago dagoela esango
> nuke "gehiENtsuak" baino.
>
> "Hobekixe(ago)", normaltzat dauka nire belarriak, zuen lurralde
> horretatik iparrera zein ekialdera.
>
> "Pixka bat hobeto/haserre" ez da hain egoki-dotore, aukeran,
> "hobetoxe(ago)" zein "haserre samar" hortxe izanda. Euskalkien
> gorabeheran, "apur bat", esango nuke, gehitxoago (apur bat gehiago)
> erabiltzen da halako joskeran "pixka bat" baino.
>
> Ados?
>
> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-01):
> > Egun on:
> >
> > Zalantza bat sortu zait izenburuan aipatzen dudan horrekin. Araututa
> dago?
> > Bat-batean esango nuke lehenbiziko forma behar lukeela, baina Sarean
> > bigarrena nagusitzen da, eta hirugarrena ere agertzen da.
> >
> > Eskerrik asko.
> >
> > Amaia
> >
> >
> > ________________________________
> >  De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Enviado: Miércoles 23 de noviembre de 2011 13:17
> > Asunto: [itzul] Klasikoak bilduma sarean
> >
> >
> >
> >
> >
> > Galduta zegoela zirudien arren, hona hemen:
> >
> > http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/
> >
> > Karlos del Olmo
> > karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> > 943483474
> >
>



-- 
Laxaro



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago