[itzul] Hobetoxe/ hobetoxeago/pixka bat hobeto(?)

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 1, 19:12:53, CET 2012


Bai, Laxaro.

Gaizki adierazi diat, literalki esan nahi banuen "NIK ez dudala
(ustez) entzun", eta ez existituko ez zenik, eta ez baitut esplizitatu
horixe dela "formarik zuzenena" edo espero izatekoa.

(Beharbada, entzungo nian, baina fonetismoak engainatuko zidaan
belarria: [obetotxo] belarriratu, eta [obetotxoao] zela iruditu).

Bestela ere, ez nindukek ausartuko, halafede, zer eta azpeitiarroi
euskara zuzentzen!

Segi fuerte.

Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko otsren 01a 14:10):
> Ba "hobetotxo" bizi-bizirik dago Azpeitia alde honetan oraindik, guk maiz
> erabiltzen dugu. Gaixo dagoenari, zer moduz dagoen galdetu eta "hobetotxo"
> edo "pixka bat hobeto" esaten dugu.
> Laxaro
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko otsren 01a 13:20):
>
>> Iepa, Amaia, aspaldiko:
>>
>> "Hobeago" pleonasmoa gaitzetsi ohi da, baina beste horretaz ez dut
>> uste ezer garbirik dagoenik.
>>
>> "Hobetotxo", nik neuk, ez dut sekula entzun: beti "hobetotxoago".
>> "Hobetoxe" ere ez dut uste entzun dudanik.
>>
>> Amaierako -ago hori erredundantea dela garbi dago, baina ez da kasu
>> bakarra: "gehiENtsuENak", esate baterako, zabalduago dagoela esango
>> nuke "gehiENtsuak" baino.
>>
>> "Hobekixe(ago)", normaltzat dauka nire belarriak, zuen lurralde
>> horretatik iparrera zein ekialdera.
>>
>> "Pixka bat hobeto/haserre" ez da hain egoki-dotore, aukeran,
>> "hobetoxe(ago)" zein "haserre samar" hortxe izanda. Euskalkien
>> gorabeheran, "apur bat", esango nuke, gehitxoago (apur bat gehiago)
>> erabiltzen da halako joskeran "pixka bat" baino.
>>
>> Ados?
>>
>> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-01):
>> > Egun on:
>> >
>> > Zalantza bat sortu zait izenburuan aipatzen dudan horrekin. Araututa
>> dago?
>> > Bat-batean esango nuke lehenbiziko forma behar lukeela, baina Sarean
>> > bigarrena nagusitzen da, eta hirugarrena ere agertzen da.
>> >
>> > Eskerrik asko.
>> >
>> > Amaia
>> >
>> >
>> > ________________________________
>> >  De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>> > Para: itzul a bildua postaria.com
>> > Enviado: Miércoles 23 de noviembre de 2011 13:17
>> > Asunto: [itzul] Klasikoak bilduma sarean
>> >
>> >
>> >
>> >
>> >
>> > Galduta zegoela zirudien arren, hona hemen:
>> >
>> > http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/
>> >
>> > Karlos del Olmo
>> > karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> > 943483474
>> >
>>
>
>
>
> --
> Laxaro



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago