[itzul] Hobetoxe/ hobetoxeago/pixka bat hobeto(?)

Laxaro laxaro a bildua gmail.com
Ast, Ots 2, 10:59:21, CET 2012


Ba horrexegatik esan nahi izan diat, hemen esaten delako eta hik jakin
dezaan. Baina azpeitiarrok zer zuzendu asko dugunik ez izan zalantzarik.
Segi ondo.
Laxaro

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko otsren 01a 19:12):

> Bai, Laxaro.
>
> Gaizki adierazi diat, literalki esan nahi banuen "NIK ez dudala
> (ustez) entzun", eta ez existituko ez zenik, eta ez baitut esplizitatu
> horixe dela "formarik zuzenena" edo espero izatekoa.
>
> (Beharbada, entzungo nian, baina fonetismoak engainatuko zidaan
> belarria: [obetotxo] belarriratu, eta [obetotxoao] zela iruditu).
>
> Bestela ere, ez nindukek ausartuko, halafede, zer eta azpeitiarroi
> euskara zuzentzen!
>
> Segi fuerte.
>
> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko otsren 01a
> 14:10):
> > Ba "hobetotxo" bizi-bizirik dago Azpeitia alde honetan oraindik, guk maiz
> > erabiltzen dugu. Gaixo dagoenari, zer moduz dagoen galdetu eta
> "hobetotxo"
> > edo "pixka bat hobeto" esaten dugu.
> > Laxaro
> >
> > Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> > (2012eko otsren 01a 13:20):
> >
> >> Iepa, Amaia, aspaldiko:
> >>
> >> "Hobeago" pleonasmoa gaitzetsi ohi da, baina beste horretaz ez dut
> >> uste ezer garbirik dagoenik.
> >>
> >> "Hobetotxo", nik neuk, ez dut sekula entzun: beti "hobetotxoago".
> >> "Hobetoxe" ere ez dut uste entzun dudanik.
> >>
> >> Amaierako -ago hori erredundantea dela garbi dago, baina ez da kasu
> >> bakarra: "gehiENtsuENak", esate baterako, zabalduago dagoela esango
> >> nuke "gehiENtsuak" baino.
> >>
> >> "Hobekixe(ago)", normaltzat dauka nire belarriak, zuen lurralde
> >> horretatik iparrera zein ekialdera.
> >>
> >> "Pixka bat hobeto/haserre" ez da hain egoki-dotore, aukeran,
> >> "hobetoxe(ago)" zein "haserre samar" hortxe izanda. Euskalkien
> >> gorabeheran, "apur bat", esango nuke, gehitxoago (apur bat gehiago)
> >> erabiltzen da halako joskeran "pixka bat" baino.
> >>
> >> Ados?
> >>
> >> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-02-01):
> >> > Egun on:
> >> >
> >> > Zalantza bat sortu zait izenburuan aipatzen dudan horrekin. Araututa
> >> dago?
> >> > Bat-batean esango nuke lehenbiziko forma behar lukeela, baina Sarean
> >> > bigarrena nagusitzen da, eta hirugarrena ere agertzen da.
> >> >
> >> > Eskerrik asko.
> >> >
> >> > Amaia
> >> >
> >> >
> >> > ________________________________
> >> >  De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> >> > Para: itzul a bildua postaria.com
> >> > Enviado: Miércoles 23 de noviembre de 2011 13:17
> >> > Asunto: [itzul] Klasikoak bilduma sarean
> >> >
> >> >
> >> >
> >> >
> >> >
> >> > Galduta zegoela zirudien arren, hona hemen:
> >> >
> >> > http://www.ehu.es/ehg/klasikoak/
> >> >
> >> > Karlos del Olmo
> >> > karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> >> > 943483474
> >> >
> >>
> >
> >
> >
> > --
> > Laxaro
>



-- 
Laxaro



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago