[itzul] Turrón royo

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Ots 9, 09:39:16, CET 2012


Egun on.
Parada atsegin hau profitatu beharko dugu aletxoren bat ekartzeko gai honen ingurura.

Nafarroako erdialdean eta Erriberan erabiltzen da adjektibo hori, bai, eta Iruñan bertan ere bai ("Turrón royo" eta beste ---erranen nuke gainera txikitan norbaiti "Turron gorria" aditu niola---). Bestalde, erabiltzen da zezen-bigantxa kontuekin ere. Gogoan izan Pirinio-Ebro alde horietan garai batean, Gipuzkoatik moda berriak zabaldu arte bederen, "sesenco" (ttiki-gorri-sendo-meneragaitza omen) izan zela baskoien sinboloa, hamaika "ara" eta antzeko euskarritan ageri den bezala.

Karia honetara, nire lagun iruinxeme jator Biktor Mirandak kantutxo hau entzun zuen Nafarroako Erriberako herri bateko festetan:

<<Icha la Roya, Silvano, icha la Roya, icha la Roya, que la Negrica d'antes es mucho puta, es mucho puta, es mucho puta>>.

Silvano hori, herri horretako alguazila edo, "behi-izu"en plazara laxatzearen edo berriz ere barrura biltzearen arduraduna omen zen.

Izan untsa.





-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: jueves, 09 de febrero de 2012 8:08
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Turrón royo

Royo, EIZIEn dugun teknikariaren abizena ez ezik, adjektibo normala da Nafarroaren erdialdean behinik behin. Baina haren erabilera ez da gorriaren sinonimo hutsa. Nik ez diot sekula inori aditu esaten "tengo un coche royo", "algo es royo", sino "rojo" o "colorado".
Gure etxean, gure herrian, honelakoak esaten dira: 
"Llegó todo royo" (colorado, después de correr), "cuando bebe se pone royo", "tiene unas ronchas royas" (azaleko gorriuneak), o "ser más bien royo" (ileohori-ilegorri9. Banabarrak ere "royas" izan daitezke.

Dena dela, itzulpenaz ari garela, turroiaren kasuan, eta adiera batzuetan, igual gorri jartzea da hoberena.

Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago