[itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Ots 15, 11:05:22, CET 2012
Nire iritzia (guztiz pertsonala, beraz): okerreko uste asko dabilzkigu inguruan, eta lehentasuna, zenbait jenderentzat, ez da, hainbeste, euskara garatzea adierazpide-ugaritasunez aberastuz, baizik eta "garbitzea" eta soiltzea idortze-purgak eginez eta ustezko kalko okerrak bilatuz (eta aurkituz). Ikuspegi errespetagarria iruditzen zait, baina horren emaitza, azken batean, honakoa da: "gehitzeko" ekarpenak egin ordez, "kentzeko" ekarpenak nagusitzen dira.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Koldo Biguri
Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2012 10:42
Para: L Itzu
Asunto: [itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak
Wikipedian aurkituak:
"Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinan eta Goierriko eskualdean dagoen herria da ".
Ataun beste herririk ez dago izkina horretan?
"Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956 - ) abeslari gipuzkoarra da."
Abeslari gipuzkoar bakarra ote?
"Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a-) euskal idazlea da. ".
Ez ote dago besterik?
"Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, 1938 ekainaren 2a - ) euskal herritar abokatu eta politikaria da".
Besterik ez ote dago?
Orotariko Euskal Hiztegiak dioena:
bat (gral.; SP, &c.). t Uno, un (num. y art. indet.). l Tr. General en todas las épocas y dialectos, y usado indistintamente como numeral y artículo indeterminado, no existiendo ninguna marca formal para distinguir estas funciones. Diversos gramáticos contemporáneos han expresado repetidamente la idea de que en textos modernos se da una tendencia a emplear bat allí donde anteriormente se utilizaba el determinante -a. De todas formas, da la impresión de que esta afirmación no vale para autores antiguos como Leizarraga y otros, difíciles de precisar, que parece que han utilizado bat en contextos que según los tratadistas citados exigirían -a.
Zer pentsatzen duzue?
KB
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago