[itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak

rosetta rosetta a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 15, 11:29:24, CET 2012


Gai honi buruz Juan Garziak idatzi zuen artikulu argigarri bat ("Salba dezagun bat"). 2itzul-en dago.

Kasu gutxi egin zaio ordea.

Koro Navarro

El 15/02/2012, a las 11:05, Aristegieta, Xabier escribió:

> Nire iritzia (guztiz pertsonala, beraz): okerreko uste asko dabilzkigu inguruan, eta lehentasuna, zenbait jenderentzat, ez da, hainbeste, euskara garatzea adierazpide-ugaritasunez aberastuz, baizik eta "garbitzea" eta soiltzea idortze-purgak eginez eta ustezko kalko okerrak bilatuz (eta aurkituz). Ikuspegi errespetagarria iruditzen zait, baina horren emaitza, azken batean, honakoa da: "gehitzeko" ekarpenak egin ordez, "kentzeko" ekarpenak nagusitzen dira.
> 
> Xabier
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Koldo Biguri
> Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2012 10:42
> Para: L Itzu
> Asunto: [itzul] BAT artikulu indeterminatuaren aldeko galderak
> 
> Wikipedian aurkituak:
> 
> "Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinan eta Goierriko eskualdean dagoen herria da ".
> 
> Ataun beste herririk ez dago izkina horretan?
> 
> "Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956 - ) abeslari gipuzkoarra da."
> Abeslari gipuzkoar bakarra ote?
> 
> "Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a-) euskal idazlea da.  ".
> 
> Ez ote dago besterik?
> 
> "Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, 1938 ekainaren 2a - ) euskal herritar abokatu eta politikaria da".
> Besterik ez ote dago?
> 
> Orotariko Euskal Hiztegiak dioena:
> bat (gral.; SP, &c.). t Uno, un (num. y art. indet.). l Tr. General en todas las épocas y dialectos, y usado indistintamente como numeral y artículo indeterminado, no existiendo ninguna marca formal para distinguir estas funciones. Diversos gramáticos contemporáneos  han expresado repetidamente la idea de que en textos modernos se da una tendencia a emplear bat allí donde anteriormente se utilizaba el determinante -a. De todas formas, da la impresión de que esta afirmación no vale para autores antiguos como Leizarraga y otros, difíciles de precisar, que parece que han utilizado bat en contextos que según los tratadistas citados exigirían -a.
> 
> 
> Zer pentsatzen duzue?
> 
> KB
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago