[itzul] bel-beltza

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 16, 11:07:12, CET 2012


Seguru asko Joseba Lakarraren antzinako jatorrizko monosilabismo teorien
arabera, ondo legoke "uste" baitut BEL ere hartzen duela oinarrizko silaben
artean, eta hauen errepikapenarena, oinarrizko jokoa aitzin euskaran.
Gainera niri neroni ere guztiz erabilia iruditzen zait BEL-BELTZA
duplikazioa, baina,  HBn egia da zuk diozuna dakarrela bakarrik.

Hala ere OEHn BELTX-BELTX eta BELTZ-BELTZ azpisarreretan jasotzen dira
halakoak:

Bainan zen zezen bat beltxa, bel-beltxa. EskLAlm 1900, 17 (ap. DRA).

BELTZ-BELTZ (Hb ap. Lh; bel-beltz V-gip; bal-baltz V-gip). Ref.: Iz ArOñ
(balbaltzak); Elexp Berg (bel-beltz). "Balbaltzak, muy negros" Iz ArOñ.
"Bel-beltz, muy negro" Elexp Berg. "Bel-beltz zeuan zerua" Ib.

Zaku hura, bel-beltza zuen kanpoz bainan xuri barnez. Prop 1894, 267.

Arbolen ostoak bel-beltzak ageri. Anab Poli 105.

Bar-ean bi gizon bel-beltzak zeuden zerbitzari. Anab Aprika 30.

Muy cerrado. Oihan bel-beltz batean. Prop 1903, 28.

BELTZ-BALTZA azpisarreran: Muy triste, muy sombrío. Athera nintzen beraz
tribunaletik eta joan etxerat gogoa bel-beltza. Prop 1893, 179.

Beraz, HBn ez erabiltzeko esaten ez den neurrian, nahiz hiztegian oraindik
agertu ez, hau ere BATURAKOA izan liteke behintzat, eta oso zabaldua dirudi
gainera ipar eta hegoan.

Ondo izan

Bittor

Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of junkal elizalde
Sent: Thursday, February 16, 2012 10:51 AM
To: ItzuL
Subject: [itzul] bel-beltza

Egun on!

Okertzat joko al zenukete goiko hori batuaz? Hiztegi Batuan *beltz-beltz
egin* dator, baina hori kontuan hartuta, gaizki al legoke batuaz *Harria
bel-beltza* zen esaldia?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago