[itzul] bel-beltza
junkal elizalde
junkal.elizalde a bildua gmail.com
As, Ots 21, 16:43:46, CET 2012
Eskerrik asko, Asier eta Bittor. Azkenean, *beltz-beltza* jarri dut,
seguruena-edo delako.
Hurrengora arte!
Junkal
2012/2/16 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> Seguru asko Joseba Lakarraren antzinako jatorrizko monosilabismo teorien
> arabera, ondo legoke "uste" baitut BEL ere hartzen duela oinarrizko silaben
> artean, eta hauen errepikapenarena, oinarrizko jokoa aitzin euskaran.
> Gainera niri neroni ere guztiz erabilia iruditzen zait BEL-BELTZA
> duplikazioa, baina, HBn egia da zuk diozuna dakarrela bakarrik.
>
> Hala ere OEHn BELTX-BELTX eta BELTZ-BELTZ azpisarreretan jasotzen dira
> halakoak:
>
> Bainan zen zezen bat beltxa, bel-beltxa. EskLAlm 1900, 17 (ap. DRA).
>
> BELTZ-BELTZ (Hb ap. Lh; bel-beltz V-gip; bal-baltz V-gip). Ref.: Iz ArOñ
> (balbaltzak); Elexp Berg (bel-beltz). "Balbaltzak, muy negros" Iz ArOñ.
> "Bel-beltz, muy negro" Elexp Berg. "Bel-beltz zeuan zerua" Ib.
>
> Zaku hura, bel-beltza zuen kanpoz bainan xuri barnez. Prop 1894, 267.
>
> Arbolen ostoak bel-beltzak ageri. Anab Poli 105.
>
> Bar-ean bi gizon bel-beltzak zeuden zerbitzari. Anab Aprika 30.
>
> Muy cerrado. Oihan bel-beltz batean. Prop 1903, 28.
>
> BELTZ-BALTZA azpisarreran: Muy triste, muy sombrío. Athera nintzen beraz
> tribunaletik eta joan etxerat gogoa bel-beltza. Prop 1893, 179.
>
> Beraz, HBn ez erabiltzeko esaten ez den neurrian, nahiz hiztegian oraindik
> agertu ez, hau ere BATURAKOA izan liteke behintzat, eta oso zabaldua dirudi
> gainera ipar eta hegoan.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> ===========================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================
>
> -----Original Message-----
> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
> Behalf Of junkal elizalde
> Sent: Thursday, February 16, 2012 10:51 AM
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] bel-beltza
>
> Egun on!
>
> Okertzat joko al zenukete goiko hori batuaz? Hiztegi Batuan *beltz-beltz
> egin* dator, baina hori kontuan hartuta, gaizki al legoke batuaz *Harria
> bel-beltza* zen esaldia?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago