[itzul] Alergiak eta alergikoak

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 16, 18:39:18, CET 2012


Aupa, lagunok.

"Alergia a" eta "ser alérgico a" maiz atera zaigu askori, batez ere osasunarekin loturiko testuak euskaratzen ditugunoi. Baita, jakina, UZEIrentzat aholkulari lanetan ibili garenoi, azkeneko hilabeteotan Gaixotasunen Zerrenda berritu baitugu. Nik dakidala, hemendik gutxira aterako da hiztegia.

Kontuak honela daude nik uste, eta uste dut honela geldituko direla hiztegian:

- "Tener alergia a", "ser alérgico a". Alergia dio hautsari (zeri izan alergia). Beste bide batzuk egoten ahal dira, baina hori iruditzen zait niri naturalena.
- "La alergia al polvo". Izen-sintagma modura. Bi modu ditugu, nik uste. a) hautsarekiko alergia. b) hautsaren alergia.
Ni bigarren bide horren alde nago. Hasieran, baten bati bitxia egiten ahal zaio, baina noren kasuaren ondoren aise ikusten ahal dugu erlatibozko esaldia: hautsari diogun, zaion, alergia. Eta, nire ustez, ez da nahasgarria, substantzia batez ari bagara eta ez pertsona batez.
"Nagusiaren alergia" nahasgarria izan liteke: Nagusiak duen alergia, eta nagusiari diodan alergia.
Baina gainerako kasuetan, "alergia a la penicilina". Penizilinaren alergia adituta nik ez dut belarriko minik sentitzen.

Dena dela, ea Javier Agirrek zerbait esaten duen (mezu hau ikusten badu).
Ongi izan.
Fernando Rey



________________________________________
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ander Altuna-UEU [a.altuna a bildua ueu.org]
Enviado el: jueves, 16 de febrero de 2012 9:28
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Alergiak eta alergikoak

"tener alergia a" / "ser alergico a"

Zelan esan behar dira horiek?

Alergia diot esneari(?)
Alergikoa naiz...?


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago