[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Ots 20, 09:35:50, CET 2012


Nork du Gobernua? -> Norena da Gobernua? PPrena -> PPren gobernua
Udalak noren mende daude? EAJren mende -> EAJren udalak

Ez gutxitan gertatzen dira kontzeptualizazio-aukerak, eta hortik KO/-EN
zalantza (ikastola zuzentzen duena <ikastolaren zuzendaria> da, baina
<ikastolako zuzendaria> ere normal-normala da).

Horregatik, NOREN ikusmolde "normalarekin" batera, pentsa genezake "beste"
ikusmolde bat ere izan litekeela, -KO aukera zilegi egingo lukeena. Azter
ditzagun NONGO eta NOLAKO aukerak:

-NONGO aukerak ez dut uste hemen onargarria denik.

- NOLAKO edo ZER SAILETAKO aukeran bila liteke, beharbada, justifikazioren
bat -KO aukerarako.
<Nolako gobernuak dira? Zer sailetako gobernuak dira?>

Horrelako galderei, normalean, adjektiboz eman ohi zaie erantzuna: <gobernu
liberalak, gobernu sozialistak...> Balizko sailkapen batean, onargarria
izan liteke, beharbada, honelako zerbait, non berezko eta jatorrizko
genitiboa "ahaztu" egiten baita: <bi gobernu-mota daude: EAJkoak eta
PPkoak>.
Hala ere, kontzeptualizazio hori ez dut uste ohikoa denik. Niri, behintzat,
behartua iruditzen zait.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2012/2/20 Arana, Ander <andera a bildua parlamento-navarra.es>

> Nafarroako Parlamentuan ere "UPNren Gobernua" esaten dugu.
>
> Ondo izan,
> Ander A.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Irene Arrarats
> Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2012 9:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
>
> Egun on guztioi:
>
> BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe da
> kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, 'EAJren udalak' ala 'EAJko
> udalak'? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da, 'PPren
> gobernua' ala 'PPko gobernua'? Edo bi formak dira egokiak?
>
> Eskerrik asko!
>
> Irene Arrarats
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago