[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 20, 10:27:12, CET 2012
Kasu horretan, garbi dago -EN behar duela. Bestelako batzuetan,
Alfontsok esan duen moduan, egoki izan daiteke kokapenezko
kontzeptualizazioa (-KO). Auzi zabalari buruzko nire iritzia:
http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20031210/garzia
Elhuyar Fundazioa<elhuyar a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-20):
> Nork du Gobernua? -> Norena da Gobernua? PPrena -> PPren gobernua
> Udalak noren mende daude? EAJren mende -> EAJren udalak
>
> Ez gutxitan gertatzen dira kontzeptualizazio-aukerak, eta hortik KO/-EN
> zalantza (ikastola zuzentzen duena <ikastolaren zuzendaria> da, baina
> <ikastolako zuzendaria> ere normal-normala da).
>
> Horregatik, NOREN ikusmolde "normalarekin" batera, pentsa genezake "beste"
> ikusmolde bat ere izan litekeela, -KO aukera zilegi egingo lukeena. Azter
> ditzagun NONGO eta NOLAKO aukerak:
>
> -NONGO aukerak ez dut uste hemen onargarria denik.
>
> - NOLAKO edo ZER SAILETAKO aukeran bila liteke, beharbada, justifikazioren
> bat -KO aukerarako.
> <Nolako gobernuak dira? Zer sailetako gobernuak dira?>
>
> Horrelako galderei, normalean, adjektiboz eman ohi zaie erantzuna: <gobernu
> liberalak, gobernu sozialistak...> Balizko sailkapen batean, onargarria
> izan liteke, beharbada, honelako zerbait, non berezko eta jatorrizko
> genitiboa "ahaztu" egiten baita: <bi gobernu-mota daude: EAJkoak eta
> PPkoak>.
> Hala ere, kontzeptualizazio hori ez dut uste ohikoa denik. Niri, behintzat,
> behartua iruditzen zait.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2012/2/20 Arana, Ander <andera a bildua parlamento-navarra.es>
>
>> Nafarroako Parlamentuan ere "UPNren Gobernua" esaten dugu.
>>
>> Ondo izan,
>> Ander A.
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de Irene Arrarats
>> Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2012 9:00
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
>>
>> Egun on guztioi:
>>
>> BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe da
>> kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, 'EAJren udalak' ala 'EAJko
>> udalak'? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da,
>> 'PPren
>> gobernua' ala 'PPko gobernua'? Edo bi formak dira egokiak?
>>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Irene Arrarats
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago