[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Al, Ots 20, 11:42:45, CET 2012


Nik ere Alfontsok (eta bestek) aipatu moduan, uste dut bereizi ohi dela (eta
baita ere nahastu zilegitasun handiz, bereizketa beharrik argi ez denean),
"PPko gobernua" eta "PPren gobernua"ren artean.

PPren gobernua: Gobernu zehatzari egongo lioke erreferentzia argiagoa, behin
zehaztuta gobernu hau zein den. Zein gobernu edo. PPk egiten duen
gobernamendua edo.

PPko gobernua: Gobernuaren NOLAKOTASUNARI egingo lioke erreferentzia
argiago. Nolako gobernua edo. PPko kolorea-edo duen gobernamendua edo.
KOLORE BAKARREKO gobernu /  INDARREKO gobernu / FUNDAMENTUKO gobernu, edo
antzekoen gisa.

Nahiz azkenean seguru asko biak erabili ahal izan zehaztasun handiren
beharrik gabe (hala erabili ohi direlako tradizioa).

Noski, -(e)ko eta -(r)en-en arteko muga "gramatikalak" zehaztea ezinezko den
beste askotan bezala, nahiz erabilera bakoitzak bestelako ńabardurak erantsi
sintagmari. Are kasu "garbienetan" ere (ETXEKO JABEa / ETXEAREN JABEa,
bigarrenak lirudikeenean zentzuzkoago -eta hala moduz nagusitzen da
tradizioan-, honen aldean aurkitu litezke (OEH): INTSAUSTIKO JABE / ZERUKO
ETA MUNDUKO JABE / ELIZAKO JABE / ETXEKO JABE). Baina hau badakigu eztabaida
luze eta nahasia dela.

Ondo izan

Bittor


Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

-----Original Message-----
From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
Behalf Of Irene Arrarats
Sent: Monday, February 20, 2012 9:00 AM
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Egun on guztioi:

BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe
da kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, ‘EAJren udalak’ ala ‘EAJko
udalak’? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da, ‘PPren
gobernua’ ala ‘PPko gobernua’? Edo bi formak dira egokiak?

Eskerrik asko!

Irene Arrarats




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago