[itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua

Juankar Hernandez Iruretagoiena juankarh a bildua gmail.com
Ast, Ots 23, 12:52:02, CET 2012


Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko otsren 20a 11:55):

> Nire ustez, analogia tronpagarriek eraginak dira -KO ustel edo
> badaezpadako asko:
>
> PPko (alderdi horretako) gobernatzaileak
> *PPko (*alderdi horretako) gobernua
>
> Izatekotan, "PPkoen gobernua" izango da.
>
> Normala, nik uste, "gobernu"rekin, zer gobernatzen den inplizituki
> garbi egonik, "gobernatu"rekin NORK (gobernatu) argumentua
> litzatekeena izenarekin NORENek adieraztea da, eta ez dut ikusten
> besteak zer leku lukeen KASU HORRETAN.
>
> Aipatu dudan artikuluan, aztertu nituen zalantza handiagoa eragiten
> duten kasu batzuk, hala nola "mapa" hitzarekin lotuak.
>
> Oso ondo deritzot eztabaidari, baina bi alde ditu, gutxienez, bereizi
> beharrekoak: kasu zehatz horri dagokiona, eta -KO/-EN bereizkuntzari
> oro har dagokiona. Eta bigarren aldeak baldintzatzen du, garbi,
> lehenari buruzko iritzia.
>
> Nire iritziz, esan bezala, nola edo halako KOKAPENA (fisikoa zein
> abstraktu edo irudizkoa) behar da halakoetan -KO atzizkia
> justifikatuko bada.
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-02-20):
> > Harritzekoa litzateke Berrian eztabaida sortzea eta hemen ez, ezta?
> >
> > Nafarroako  Gobernua "UPNren Gobernua" delakoan nago ni ere, baina hau
> ere
> > esan nezake: "ez da osotara UPNkoa, PSNko kide bat duen aldetik". Beraz,
> > "UPNko Gobernua" adierari ere hartzen diot zentzua.
> >
> > Madrilgoa "PPko Gobernua" dela esatea ere ez dut desegoki ikusten (nahiz,
> > Nafarroakoaz esan dudanarekin, bistan denez, ontzat ematen dudan "PPren
> > Gobernua" ere).
> >
> > Alkateen kasuan, uste dut denok hartzen ditugula "-ko alkate"tzat, hala
> > lekuaren adieran nola filiazioaren adieran: "Donostiako alkatea",
> "Bilduko
> > alkatea". Ez da hala?
> >
> > Eta galdera nola egiten dugu? Zer udal du Donostiak?; "zer alderdirena"
> ala
> > "zer alderditakoa"? Nik bigarrena esango nuke.
> >
> > Segituko dugu, beharbada.
> >
> > Patxi
> >
> >
> > On 20 February 2012 09:35, Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com> wrote:
> >
> >> Nork du Gobernua? -> Norena da Gobernua? PPrena -> PPren gobernua
> >> Udalak noren mende daude? EAJren mende -> EAJren udalak
> >>
> >> Ez gutxitan gertatzen dira kontzeptualizazio-aukerak, eta hortik KO/-EN
> >> zalantza (ikastola zuzentzen duena <ikastolaren zuzendaria> da, baina
> >> <ikastolako zuzendaria> ere normal-normala da).
> >>
> >> Horregatik, NOREN ikusmolde "normalarekin" batera, pentsa genezake
> "beste"
> >> ikusmolde bat ere izan litekeela, -KO aukera zilegi egingo lukeena.
> Azter
> >> ditzagun NONGO eta NOLAKO aukerak:
> >>
> >> -NONGO aukerak ez dut uste hemen onargarria denik.
> >>
> >> - NOLAKO edo ZER SAILETAKO aukeran bila liteke, beharbada,
> justifikazioren
> >> bat -KO aukerarako.
> >> <Nolako gobernuak dira? Zer sailetako gobernuak dira?>
> >>
> >> Horrelako galderei, normalean, adjektiboz eman ohi zaie erantzuna:
> >> <gobernu
> >> liberalak, gobernu sozialistak...> Balizko sailkapen batean, onargarria
> >> izan liteke, beharbada, honelako zerbait, non berezko eta jatorrizko
> >> genitiboa "ahaztu" egiten baita: <bi gobernu-mota daude: EAJkoak eta
> >> PPkoak>.
> >> Hala ere, kontzeptualizazio hori ez dut uste ohikoa denik. Niri,
> >> behintzat,
> >> behartua iruditzen zait.
> >>
> >> Alfontso Mujika
> >> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> >>
> >> 2012/2/20 Arana, Ander <andera a bildua parlamento-navarra.es>
> >>
> >> > Nafarroako Parlamentuan ere "UPNren Gobernua" esaten dugu.
> >> >
> >> > Ondo izan,
> >> > Ander A.
> >> >
> >> > -----Mensaje original-----
> >> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> >> > nombre de Irene Arrarats
> >> > Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2012 9:00
> >> > Para: itzul a bildua postaria.com
> >> > Asunto: [itzul] PPko gobernua ala PPren gobernua
> >> >
> >> > Egun on guztioi:
> >> >
> >> > BERRIAn eztabaida bat dugu, eta ados jarri ezinik gabiltza. Hauxe da
> >> > kontua: EAJk agintzen duen udalak zer dira, 'EAJren udalak' ala 'EAJko
> >> > udalak'? Edo, beste adibide bat jarrita, Espainiako Gobernua zer da,
> >> 'PPren
> >> > gobernua' ala 'PPko gobernua'? Edo bi formak dira egokiak?
> >> >
> >> > Eskerrik asko!
> >> >
> >> > Irene Arrarats
> >> >
> >>
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago