[itzul] -enetariko

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Al, Ots 27, 11:26:48, CET 2012


Kaixo:

Ikusten hasita nago honelako erabilera nire ustez okerrak, baina jakin nahi nuke zuek nola ikusten dituzuen:

"Lurralde Historikoko zirkulazio gehienetariko egunkari batean"
 
Nik behintzat "egunkari zabalduenetariko batean" ipiniko nuke, baina dudan zalantza da ea -enetariko horren ostean izenik joan daitekeen, nire ustez ez. Berdin iruditzen zaizue? Adibiderik ez baita falta sarean:

* "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago hartuko ditu datorren urtean"
* "Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna  erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen ospea irabazi zuen"
* "Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"



Koldo Biguri



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago