[itzul] -enetariko
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 27, 12:41:12, CET 2012
Ados, Koldo.
Beharbada, -TAKO automatikoki -TARIKO egiteko agindu okerren bat
egongo duk tartean. Edo, okerrago, "*bakarreneta(ri)ko" eta gisakoak
asmatzera daraman inertzia zororen bat, analogia ustelekoa.
Itxura batean, bi sailetakoak dira nahasteok:
*kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen ospea irabazi >
kirol horretarako talenturik handieneko gaztearen ospea irabazi
(NOLAKO. Parafrasia: talenturik handiena duen)
*munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari
munduko enpresa handienetako 5.000 zuzendari
(NONGO. Parafrasia: enpresa handienetan diharduten)
-TAKO eta -TARIKO euskalki-aldera diren erabilera ez da aurreko bioi
dagokiena, partitiboa baizik (multzo batetik ale bat(zuk)
bereiztekoa). Alegia, -TATIK zein -TARIK ere sinonimo dituena:
enpresa handi(ene)TATIK/-TARIK/-TARIKO/-TAKO bat(zuk), -a(k), asko,
gehienak, bakanen bat(tzuk)...
Beraz, -TARIKO okerra da erabilera partitibo horretatik kanpo. -TAKO,
horren sinonimoa zein NONGO izan daiteke ("enpresa handietako bat"
anbiguoa da izatez, "horko bat" interpreta baitaiteke).
Kasuren batean, metatesi-metastasi bat gertatu bide da:
*karisma gehienetariko aitzindaria izan zen
karisma gehieneko aitzindarietarikoa izan zen
Koldo Biguri<kbiguri a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-02-27):
> Kaixo:
>
> Ikusten hasita nago honelako erabilera nire ustez okerrak, baina jakin nahi
> nuke zuek nola ikusten dituzuen:
>
> "Lurralde Historikoko zirkulazio gehienetariko egunkari batean"
>
> Nik behintzat "egunkari zabalduenetariko batean" ipiniko nuke, baina dudan
> zalantza da ea -enetariko horren ostean izenik joan daitekeen, nire ustez
> ez. Berdin iruditzen zaizue? Adibiderik ez baita falta sarean:
>
> * "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago
> hartuko ditu datorren urtean"
> * "Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna
> erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen ospea
> irabazi zuen"
> * "Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"
>
>
>
> Koldo Biguri
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago