[itzul] marinero en tránsito
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 29, 11:25:14, CET 2012
Nire ustez, guztiz egokia litzateke "iragaitza" "tránsito" itzultzeko,
eta erdarazkoa ere ez da herri-hizkera prezisamentean.
Populismoan hasiz gero, erdarazkoa ere aruntu behar litzateke, ezta?
Guztiz garbi ez daukadana da ea zer funtzio duen errotulu horrek
jarriko den lekuan, eta, funtsezkoagoa, "(marinero) en tránsito"
terminoak zer esan nahi duen zehazki.
Horren arabera erabakiko litzateke ea "iragaitzazko marinela" literala
den aukerarik onena, ala itzulpen pragmatikoago bat pentsatu litekeen,
egokia eta irensgarriagoa.
Arantza Etxebarria Iturrate<arantzaetxebarriaiturrate a bildua yahoo.com>
igorleak hau idatzi zuen (2012-02-29):
> Goiko hori kartel batean jartzeko behar dute Ondarroako Itsas Etxean.
> Zalantzak ditugu euskaraz emateko. Euskaltermen 'iragaitzazko bidaiari'
> dator, baina batzuei arraro egiten zaie.
> Eskerrik asko.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago