[itzul] marinero en tránsito
URCELAY AGUIRRE, Joseba
joseba.urcelay a bildua bizkaia.net
Ost, Ots 29, 12:10:37, CET 2012
Terminologia Batzordeak onarturiko Turismo Hiztegian jasotzen da 'iragaitzazko bidaiari' hori. Euskaltermen hala agertzen da, ponderazio-marka eta guzti.
Kontuan hartzekoa da, beraz (nik, hala ere, definizioa hartzen dut faltan fitxa borretan, baina tira).
Bestetik, Euskaltermen beste hau ere ageri da, 'Merkantzia > Aseguruak' sailkapenaren barruan:
igarotzako salgai
sin.: igarotzako merkantzia
Definizioa :
Herrialde batean edo leku batean pasatze-egoeran aurkitzen den merkantzia, leku horretan geratu behar ez duena.
es
mercancía en tránsito
en
goods in transit
Edozelan ere, funtsezko arazoa Juanek planteatu du, oso argi:
"Guztiz garbi ez daukadana da ea zer funtzio duen errotulu horrek jarriko den lekuan, eta, funtsezkoagoa, "(marinero) en tránsito"
terminoak zer esan nahi duen zehazki.
Horren arabera erabakiko litzateke ea "iragaitzazko marinela" literala den aukerarik onena, ala itzulpen pragmatikoago bat pentsatu litekeen, egokia eta irensgarriagoa."
Joseba Urzelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Arantza Etxebarria Iturrate
Enviado el: miércoles, 29 de febrero de 2012 11:06
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] marinero en tránsito
Goiko hori kartel batean jartzeko behar dute Ondarroako Itsas Etxean. Zalantzak ditugu euskaraz emateko. Euskaltermen 'iragaitzazko bidaiari' dator, baina batzuei arraro egiten zaie.
Eskerrik asko.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago