[itzul] Itzulpen autentikoa?
Koldo Biguri
kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Ots 29, 12:51:14, CET 2012
Kaixo, berriro:
Inoren lana kritikatzeko asmorik gabe, uste dut ondo etor daitekeela bide hau zenbait kontutaz eztabaidatzeko. Adibidea,
http://www.debabarrenaturismo.com orritik aterata dago, eta espero izatekoa da jatorrizkoa erdarazko testua izango dela, honela esaten baitu:
"Auténtico País Vasco"
Eta euskaraz: "Benetako Euskal Herria"
Frantsesez: "Le PB authentique"
Eta ingelesez: "Authentic Basque Country"
Deba Barrenekoak ez garenok zerbait esan behar ote dugu horretaz?
Koldo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago