[itzul] -enetariko

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Ots 28, 20:31:21, CET 2012


Bilduma egiten ari bazara, gogoan hartu predikatu-osagarri ere izan
zitezkeela halakoak, Leizarragaren hizkeran bederen:

"Juduetarik zen".

Alegia, gure hemengo oraingo "judu(a) zen", hor nonbait, baina,
zaharkituak zaharkitu, nostalgia eragiten duen gramatika finez.

Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
otsren 28a 19:51):
> Ahaztu gabe, -etariko partitibo batez eraturik dagoela. 1909ko almanakan
> bada honelako adibiderik:
>
> Prezio onenetarik.
> Merkeenetarik hasirik (kharioenetarainekoak) !!
> Kafe erre hoberenetarik
> Janari-onkailu guzitarik
> Eskuko gauza guziak hoberenetarik ditu
>
> Esan nahi dut partitiboa bazela lehen zerbait..., orain bakanetan aditzen
> dugu "jenderik gutxi" eta "ogirik asko", eta -(eta)rik horri, nola ez, -ko
> erantsi zaio betiko.
>
> Eskerrik asko (hau behintzat, arkaismotzat jo behar ez badugu...)
>
> Mikel Haranburu
>
> ar., 2012.eko otsren 28a 13:02(e)an, Bittor Hidalgo(e)k idatzi zuen:
>
>> Interes berezia izan dut kontuan beste kontu batzuengatik ere, eta
>> erantzun
>> edo adibideen eztabaida luzexka hau prestatu. Eskertuko nizueke zeinahi
>> iruzkin ere, areago, oker baldin banabilke. Ondo izan. Bittor
>>
>> Arazo desberdinak ikusten ditut nik aipatzen duzun kontuan, esaldien
>> arabera. Ea nola azaltzen dudan:
>>
>> 1. Aipatzen duzun lehen esaldiak "Lurralde Historikoko zirkulazio
>> gehienetariko egunkari batean", ez du zuzena ematen gramatikalki.
>> • [izen multzoa + -(e)TARIKO / -(e)TATIKO -(e)TARIK / -(e)TATIK / -(e)TAKO
>> /
>> -(e)TAN / + batean -edo besterik-] itxurako egituretan, lehen izen multzo
>> horrek PLURALA behar du izan, edo erreferentzia plurala eduki.
>> Eta esaldi horretan, badirudi erreferentzi plurala EGUNKARIAK liratekeela,
>> eta ez *ZIRKULAZIOAK. Ez da aipatu nahi *ZIRKULAZIOEN ARTEKO ZEIN
>> EGUNKARI,
>> baizik eta (moduzko edo) izenlagun arrunta litzatekeen NOLAKO ZIRKULAZIOA
>> DUEN EGUNKARIA (antzeko jasotzen du uste dut Juan Garziak bere
>> erantzunean).
>> Horregatik, ez legokioke aipaturiko -(e)TARIKO … itxurako hondarki
>> pluralik,
>> baizik eta singularreko -(e)KO atzizki arrunta: ZIRKULAZIO HANDIENEKO
>> EGUNKARI BATEAN / ZIRKULAZIO HANDIKO EGUNKARI BATEAN egingo genukeen
>> moduan.
>> Beste eztabaida bat da kasuan ZIRKULAZIO itxurako izen arrunki “ez
>> kontagarri” edo batean, egokiago litzatekeen HANDI itxurako adjektiboa
>> erabiltzea, edota ohikoa den GEHIEN itxurako zenbatzailea erabiltzea.
>>
>> 2. Noski, zuk ipiniko zenukeen "egunkari zabalduenetariko batean" ezin
>> hobea
>> da. Izan ere hor EGUNKARIAK edo EGUNKARI ZABALDUENAK dira erreferentzia
>> plurala, eta horien arteko bat aipatzen da. Tradizioan ezin arruntagoak
>> diren legean, zurea bezala:
>> • egunkari zabalduenETARIKO BATEAN
>> • egunkari zabalduenETARIK BATEAN
>> • egunkari zabalduenETATIKO BATEAN
>> • egunkari zabalduenETATIK BATEAN
>> • egunkari zabalduenETAKO BATEAN (baina kurioski, honek dirudi berriena
>> gure
>> tradizioan, nahiz euskara batuarekin oso zabaldua; erdialdeko euskalkian
>> garatua, alboetan -TARIKO itxurakoak bizirik jarraitu duten bitartean;
>> baina
>> ikerketa sakondu egin beharko nuke …)
>> • egunkari zabalduenETAN BATEAN
>> • egunkari zabalduenEN ARTEKO BATEAN …
>>
>> Nolanahi, adibidean tartekaturiko -EN atzizki superlatiboak nahasi egin
>> lezake ikuspegia, ze egitura berez bera da adjektibo soilarekin erabilia
>> ere:
>> • egunkari handiETARIKO BATEAN
>> • egunkari handiETARIK BATEAN
>> • egunkari handiETATIKO BATEAN
>> • egunkari handiETATIK BATEAN
>> • egunkari handiETAKO BATEAN
>> • egunkari handiETAN BATEAN
>> • egunkari handiEN ARTEKO BATEAN …
>>
>> Edota erakusle arrunt batekin:
>> • egunkari hauETARIKO BATEAN
>> • egunkari hauETARIK BATEAN
>> • egunkari hauETATIKO BATEAN
>> • egunkari hauETATIK BATEAN
>> • egunkari hauETAKO BATEAN
>> • egunkari hauETAN BATEAN
>> • egunkari hauEN ARTEKO BATEAN …
>>
>>
>> 3. Zalantza agertzen duzu “ea -enetariko horren ostean izenik joan
>> daitekeen”, eta ez zaizula iruditzen diozu, agian abiadako adibidearen
>> trakestasunetik abiatuta edo.
>> Kontua da -KO hondarkia hartzen duten egiturak behintzat, azken finean ez
>> direla, izen ardatzaren eskuinetik, ondoretik emaniko izenlagunak baino,
>> eta
>> oso arruntak direla ere (ez nuke jakin esaten zein arruntago) izen
>> ardatzaren aurretik emanak ere:
>> • zabalduenETARIKO egunkari BATEAN
>> • zabalduenETATIKO egunkari BATEAN
>> • zabalduenETAKO egunkari BATEAN
>> • zabalduenEN ARTEKO egunkari BATEAN …
>>
>> Ez naiz ibili halakoen bila salbu-eta -ETARIKO… itxurako egiturak aditz
>> jokatuekin agertzen direnetan, eta noski badira halakoak ere tartean:
>> • Baña orduan be, oi ebanetariko amarru bat otu yakon, eta garraxi egiñez,
>> ba-diñotse neskamiai:  —Geldi or! (Otxolua)
>> • Lurrari gozaro mun-egin ete eutsan aldetu eutsen, an inguruan gertatu
>> ziranetariko gazte mustur erre batek zitalkiro barre algaraka ziarduala.
>> (Erkiaga)
>>
>> Edo erakuslearekin edo adjektibo soilarekin ere (nahiz hau soilean
>> bitxiago
>> iruditu):
>> • hauETARIKO egunkari BATEAN
>> • hauETATIKO egunkari BATEAN
>> • hauETAKO egunkari BATEAN
>> • hauEN ARTEKO egunkari BATEAN …
>> -------------
>> • handiETAKO egunkari BATEAN
>> • handiEN ARTEKO egunkari BATEAN …
>> • handiETARIKO egunkari BATEAN
>> • handiETATIKO egunkari BATEAN…
>>
>> 4. Amaierako adibideen artean ere bada desberdintasunik. Lehen adibidea
>> ezin
>> hobea bere erreferentzia pluralean:
>> * "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago
>> hartuko ditu datorren urtean"
>> Zuk lasai ipiniko zenukeen “egunkari zabalduenetariko batean” hartan
>> bezalatsu. Ze, zuk BATEAN singularra erabiltzen duzun gisa sintagma
>> determinatzeko, plurala erabiliko bagenu (EGUNKARI ZABALDUENETARIKO
>> BATZUETAN), seguru asko errazago ikusiko genuke (nahiz berez singularrean
>> ere posible izan):
>> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO… IRAGARKI BATZUETAN
>> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO… IRAGARKIETAN
>> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO EGOITZA BATZUETAN
>> • EGUNKARI ZABALDUENETA(RI)KO EGOITZETAN
>>
>> Jasotzen dituzun beste bi adibideek berriz desberdin dirudite:
>> • *"Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna
>> erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen
>> ospea
>> irabazi zuen"
>> • *"Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"
>>
>> Bietan ere bietan, hala TALENTU nola KARISMA horiek ez dirudi
>> erreferentzia
>> PLURALA dutenik, baizik eta berriro (1ean bezala, eta Juan Garziak ere
>> aipatu bezala) moduko izenlagun eskuinetikoen itxura, berez -(e)KO atzizki
>> soila hartuko luketenak:
>> • talenturik handieneko gaztea (cf. talentu handiko gaztea)
>> • karisma handieneko aitzindari (cf. karisma handiko aitzindari), edo
>> adibidearen harian:
>> • karisma gehieneko aitzindari (<-- karisma gehiena duen aitzindari)
>>
>>
>> Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
>> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
>> ===========================
>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>> Gaztelu kalea, 25, 4.A
>> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>> Tfnoak: 943326855 // 655728290
>> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>> ===========================
>>
>> -----Original Message-----
>> From: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] On
>> Behalf Of Koldo Biguri
>> Sent: Monday, February 27, 2012 11:27 AM
>> To: ItzuL
>> Subject: [itzul] -enetariko
>>
>> Kaixo:
>>
>> Ikusten hasita nago honelako erabilera nire ustez okerrak, baina jakin
>> nahi
>> nuke zuek nola ikusten dituzuen:
>>
>> "Lurralde Historikoko zirkulazio gehienetariko egunkari batean"
>>
>> Nik behintzat "egunkari zabalduenetariko batean" ipiniko nuke, baina dudan
>> zalantza da ea -enetariko horren ostean izenik joan daitekeen, nire ustez
>> ez. Berdin iruditzen zaizue? Adibiderik ez baita falta sarean:
>>
>> * "Bilbok munduko enpresa handienetariko 5.000 zuzendari baino gehiago
>> hartuko ditu datorren urtean"
>> * "Denboraldian zehar 18 urte baino gehiagoko pilotu baten heldutasuna
>> erakutsi zuen eta kirol horretako talenturik handienetariko gaztearen
>> ospea
>> irabazi zuen"
>> * "Agirre karisma gehienetariko aitzindaria izan zen"
>>
>>
>>
>> Koldo Biguri
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago