[itzul] proyecto estrella

Ales Bengoetxea alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
Ast, Urt 26, 09:59:44, CET 2012


Juan Mari Lekuona zenak esaten zuenez, ahozko literaturan pertsona bati
buruz "izarra" deitzen baldin bazitzaion, horrek esan nahi zuen pertsona
hori desiragarri, maitagarri eta, aldi berean, eskuraezina zela,
urruntasuna adierazi nahi zuela izar izate horrek. Alegia, herri kanta
batean norbaiti "izar" esaten bazitzaion, malo!, istorioa gaizki bukatuko
zela esan nahi zuen. Konbentzio bat zen nonbait.

Horregatik, pentsatzen dut kasu zehatz honetan benetan "proiektu izarra"
ondo legokeela erabilita, areago; esango nuke Auditz-Akularreko proiektu
hori gero eta "izarrago" dela.

Addos.


Jon Altza<jonsanchez80 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko urtren
25a 12:16):

> Egun on,
>
> "Proyecto estrella" horren inguruan zalantza sortu zaigu bulegoan:
> "Auditz-Akular era el proyecto estrella de Odon Elorza" (bide batez,
> eskerrak Odon bota duten, 3.000 etxebizitza gehiago Altzan ezin
> baitira jasan ;P).
> "Proiektu ikur" gisa ematea aipatu dugu, baina ez gaitu konbentzitzen...
> Laguntzerik bai?
>
> JON
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago