[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ast, Uzt 5, 10:39:07, CEST 2012
Ez dut uste maitasun ugari/asko egokia denik. Maitasuna ez da zenbatzen.
Maitasun handi / txiki izango litzateke zuzena. Beste gauza bat da
maitasun-harreman, maitasun-egoera
ugari / asko. DIONISIO
De: Edurne de Arriba Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com]
Enviado el: miércoles, 04 de julio de 2012 22:47
Para: Itzul Postaria Galderak
Asunto: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
"Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza aipatu gabe eta "ugari"
erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al da bigarrena??
1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman ugari" uler daiteke "maitasun
asko"ren ordez)
2. "Maitasuna ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin" egitura
datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen dit,
baina ez dakit zuzena den.
Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/f1779897/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago