[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Uzt 5, 11:22:21, CEST 2012
Dionisiok esandakoaren inguru.
Nik atzo Edurneri erantzutean ez nioan galderari alde horretatik heldu,
jakinda gaia ‘eztabaidagarria’ ere badeka eta ‘eztabaidatua’ ere izan dela
(nolabait ‘zenbatzaile zehatugabeen’ erabilera izen abstraktu,
ez-kontagarriekin-eta. Eta bazekiat hik aipatutakoa dela gramatika
eskuliburuetan eta esan ohi duguna, baina ez zirudik erabat hala denik,
nahiz eta Azkuegandik hasita behitzat halakoak esan ohi diren. OEHk
(sarekoak), hala laburbiltzen dik nolabait kontua ASKO sarreran:
Cf. A: "La palabra 'mucho' aplicada a pasiones, líquidos, gases, etc., se
traduce por andi. Emplear asko en estos casos es un barbarismo. 'Mucho
miedo, mucha sed, mucho humo, mucha agua hay en el mar' no deben traducirse
bildur asko, egarri asko, ke asko, ur asko dago itxasoan, sino bildur andia,
egarri andia, ke andia, ur andia dago itxasoan". Esto se confirma
parcialmente en los textos. Así, p. ej., sólo hallamos beldur (bildur) asko
en Añibarro (LoraS 110) e Iturzaeta (Azald 45), frente a beldur handi
(bildur aundi, etc.) en Oihenart (Po 16), Mendiburu (IArg I 249), Cardaberaz
(Eg II 201), DurPl (100), Monho (152), Moguel (CC 161), Añibarro (EL1 40),
Guerrico (I 455), Aguirre de Asteasu (II 223), Duhalde (134), fray Bartolome
(Ic III 303), Astarloa (II 118), Uriarte (MarIl 107), Lardizabal (154),
Duvoisin (LEd 68), Arrue (May 126), Iturzaeta (Azald 194), Kirikiño (Ab I
98), Txirrita (B III 129), Zaitegi (Sof 168), Irazusta (Bizia 45), N.
Etxaniz (Nola 31), Etxaide (JJ 217), Mirande (Pr 369), Anabitarte (Poli
137), Bilbao (IpuiB 36), Akesolo (Ipiñ 29), Aresti (MaldanB 202), T.
Etxebarria (Ibilt 459) y Uztapide (Sas 149). Sin embargo, encontramos ur
asko en Iztueta (C 66), Iturriaga y Uriarte (Dial 44), Urruzuno (Urz 53),
Azkue (BeinB 55), Echeita (Josetxo 252), Goñi (32) y Munita (73), pero
ningún ej. seguro de ur handi con este sdo.
Nik orain begiratuta 40 bat aldiz aurkitu diat MAITADUN HANDI (aundi, andi,
haundi
) tradiziozko corpusetan. Baina baita BALENDI ENBEITAren hurrengoa
nahikoa ohikoa ere nire ustez (kasuan neurriak ere lagunduta agian):
Gozotasunik ez dau izango neure ustez emakumentzat,
onen biotzan MAITASUN ASKO ez da egongo andrientzat;
neskak onentzat burua aunditzat, gorputza dauke edertzat,
gura izan asko ez dabe eukiko olango mutilzarrentzat.
Behin ere ez diat topatu MAITASUN UGARI.
Ondo izan
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================
From: Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
Sent: Thursday, July 05, 2012 10:39 AM
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Ez dut uste maitasun ugari/asko egokia denik. Maitasuna ez da zenbatzen.
Maitasun handi / txiki izango litzateke zuzena. Beste gauza bat da
maitasun-harreman, maitasun-egoera
ugari / asko. DIONISIO
De: Edurne de Arriba Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com]
Enviado el: miércoles, 04 de julio de 2012 22:47
Para: Itzul Postaria Galderak
Asunto: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
"Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza aipatu gabe eta "ugari"
erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al da bigarrena??
1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman ugari" uler daiteke "maitasun
asko"ren ordez)
2. "Maitasuna ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin" egitura
datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen dit,
baina ez dakit zuzena den.
Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/73cd0870/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/73cd0870/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/73cd0870/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/73cd0870/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago