[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Edurne de Arriba Madrazo
edurne_dearriba a bildua hotmail.com
Ast, Uzt 5, 12:14:06, CEST 2012
Testuingurua eman behar nuen atzo: ontzi batean sar daitekeen maitasun kopuruaz ari da testua; kopuruaz beraz.
Kasu horretan maitasuna zenbakarri moduan erabil daiteke?
Date: Thu, 5 Jul 2012 11:22:21 +0200
From: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Dionisiok esandakoaren inguru.
Nik atzo Edurneri erantzutean ez
nioan galderari alde horretatik heldu, jakinda gaia ‘eztabaidagarria’
ere badeka eta ‘eztabaidatua’ ere izan dela (nolabait ‘zenbatzaile
zehatugabeen’ erabilera izen abstraktu, ez-kontagarriekin-eta. Eta
bazekiat hik aipatutakoa dela gramatika eskuliburuetan eta esan ohi duguna,
baina ez zirudik erabat hala denik, nahiz eta Azkuegandik hasita behitzat
halakoak esan ohi diren. OEHk (sarekoak), hala laburbiltzen dik nolabait kontua
ASKO sarreran:
Cf. A: "La palabra
'mucho' aplicada a pasiones, líquidos, gases, etc., se traduce por andi.
Emplear asko en estos casos es un barbarismo. 'Mucho miedo, mucha sed,
mucho humo, mucha agua hay en el mar' no deben traducirse bildur asko,
egarri asko, ke asko, ur asko dago itxasoan, sino bildur andia, egarri
andia, ke andia, ur andia dago itxasoan". Esto se confirma
parcialmente en los textos. Así, p. ej., sólo hallamos beldur (bildur) asko
en Añibarro (LoraS 110) e Iturzaeta (Azald 45), frente a beldur
handi (bildur aundi, etc.) en Oihenart (Po 16), Mendiburu (IArg
I 249), Cardaberaz (Eg II 201), DurPl (100), Monho (152), Moguel
(CC 161), Añibarro (EL1 40), Guerrico (I 455), Aguirre de Asteasu (II
223), Duhalde (134), fray Bartolome (Ic III 303), Astarloa (II 118),
Uriarte (MarIl 107), Lardizabal (154), Duvoisin (LEd 68), Arrue (May
126), Iturzaeta (Azald 194), Kirikiño (Ab I 98), Txirrita (B
III 129), Zaitegi (Sof 168), Irazusta (Bizia 45), N. Etxaniz (Nola
31), Etxaide (JJ 217), Mirande (Pr 369), Anabitarte (Poli
137), Bilbao (IpuiB 36), Akesolo (Ipiñ 29), Aresti (MaldanB
202), T. Etxebarria (Ibilt 459) y Uztapide (Sas 149). Sin
embargo, encontramos ur asko en Iztueta (C 66), Iturriaga y
Uriarte (Dial 44), Urruzuno (Urz 53), Azkue (BeinB 55),
Echeita (Josetxo 252), Goñi (32) y Munita (73), pero ningún ej. seguro
de ur handi con este sdo.
Nik orain begiratuta 40 bat aldiz
aurkitu diat MAITADUN HANDI (aundi, andi, haundi…) tradiziozko
corpusetan. Baina baita BALENDI ENBEITAren hurrengoa nahikoa ohikoa ere nire
ustez (kasuan neurriak ere lagunduta agian):
Gozotasunik ez dau izango neure ustez emakumentzat,
onen biotzan MAITASUN ASKO ez da egongo
andrientzat;
neskak onentzat burua aunditzat, gorputza dauke edertzat,
gura izan asko ez dabe eukiko olango mutilzarrentzat.
Behin ere ez diat topatu MAITASUN
UGARI.
Ondo izan
Bittor
Ikurraz eta Euskaldun
Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================
From: Dionisio
Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
Sent: Thursday, July 05, 2012 10:39 AM
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Ez dut uste maitasun ugari/asko egokia denik. Maitasuna ez da
zenbatzen. Maitasun handi / txiki izango litzateke zuzena. Beste gauza bat da
maitasun-harreman, maitasun-egoera… ugari / asko. DIONISIO
De: Edurne de Arriba
Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com]
Enviado el: miércoles, 04 de julio de 2012 22:47
Para: Itzul Postaria Galderak
Asunto: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
"Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza
aipatu gabe eta "ugari" erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al
da bigarrena??
1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman
ugari" uler daiteke "maitasun asko"ren ordez)
2. "Maitasuna
ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin" egitura
datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen
dit, baina ez dakit zuzena den.
Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/f9e6a251/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/f9e6a251/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/f9e6a251/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/f9e6a251/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago