[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Uzt 5, 13:05:42, CEST 2012


Zerorrek esan duzu: "maitasun kopuruaz ari da testua; kopuruaz beraz".

Kopurua baldin bada, zenbakarria da, nahitaez. Zenbakarria ez bada, ezin da
kopuru izan.

Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2012/7/5 Edurne de Arriba Madrazo <edurne_dearriba a bildua hotmail.com>

>  Testuingurua eman behar nuen atzo: ontzi batean sar daitekeen maitasun
> kopuruaz ari da testua; kopuruaz beraz.
>
> Kasu horretan maitasuna zenbakarri moduan erabil daiteke?
>
>
> ------------------------------
> Date: Thu, 5 Jul 2012 11:22:21 +0200
> From: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> To: itzul a bildua postaria.com
>
> Subject: Re: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
>
>  Dionisiok esandakoaren inguru.
>
>
>
> Nik atzo Edurneri erantzutean ez nioan galderari alde horretatik heldu,
> jakinda gaia ‘eztabaidagarria’ ere badeka eta ‘eztabaidatua’ ere izan dela
> (nolabait ‘zenbatzaile zehatugabeen’ erabilera izen abstraktu,
> ez-kontagarriekin-eta. Eta bazekiat hik aipatutakoa dela gramatika
> eskuliburuetan eta esan ohi duguna, baina ez zirudik erabat hala denik,
> nahiz eta Azkuegandik hasita behitzat halakoak esan ohi diren. OEHk
> (sarekoak), hala laburbiltzen dik nolabait kontua ASKO sarreran:
>
> Cf. A: "La palabra 'mucho' aplicada a pasiones, líquidos, gases, etc., se
> traduce por *andi.* Emplear *asko *en estos casos es un barbarismo.
> 'Mucho miedo, mucha sed, mucho humo, mucha agua hay en el mar' no deben
> traducirse *bildur asko, egarri asko, ke asko, ur asko dago itxasoan,*sino
> *bildur andia, egarri andia, ke andia, ur andia dago itxasoan*". Esto se
> confirma parcialmente en los textos. Así, p. ej., sólo hallamos *beldur
> (bildur) asko* en Añibarro (*LoraS* 110) e Iturzaeta (*Azald* 45), frente
> a *beldur handi (bildur aundi, *etc.) en Oihenart (*Po* 16), Mendiburu (*
> IArg* I 249), Cardaberaz (*Eg* II 201), *DurPl* (100), Monho (152),
> Moguel (*CC* 161), Añibarro (*EL*1 40), Guerrico (I 455), Aguirre de
> Asteasu (II 223), Duhalde (134), fray Bartolome (*Ic* III 303), Astarloa
> (II 118), Uriarte (*MarIl* 107), Lardizabal (154), Duvoisin (*LEd* 68),
> Arrue (*May* 126), Iturzaeta (*Azald* 194), Kirikiño (*Ab* I 98),
> Txirrita (*B* III 129), Zaitegi (*Sof* 168), Irazusta (*Bizia* 45), N.
> Etxaniz (*Nola* 31), Etxaide (*JJ* 217), Mirande (*Pr* 369), Anabitarte (*
> Poli* 137), Bilbao (*IpuiB* 36), Akesolo (*Ipiñ* 29), Aresti (*MaldanB*202), T. Etxebarria (
> *Ibilt* 459) y Uztapide (*Sas* 149). Sin embargo, encontramos *ur asko*en Iztueta (
> *C* 66), Iturriaga y Uriarte (*Dial* 44), Urruzuno (*Urz* 53), Azkue (*
> BeinB* 55), Echeita (*Josetxo* 252), Goñi (32) y Munita (73), pero ningún
> ej. seguro de *ur handi* con este sdo.
>
> Nik orain begiratuta 40 bat aldiz aurkitu diat MAITADUN HANDI (aundi,
> andi, haundi…) tradiziozko corpusetan. Baina baita BALENDI ENBEITAren
> hurrengoa nahikoa ohikoa ere nire ustez (kasuan neurriak ere lagunduta
> agian):
>
>
>
> Gozotasunik ez dau izango neure ustez emakumentzat,
>
> onen biotzan *MAITASUN ASKO* ez da egongo andrientzat;
>
> neskak onentzat burua aunditzat, gorputza dauke edertzat,
>
> gura izan asko ez dabe eukiko olango mutilzarrentzat.
>
>
>
> Behin ere ez diat topatu MAITASUN UGARI.
>
>
>
> Ondo izan
>
>
>
> Bittor
>
>
>
> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,
>
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
>
> ===========================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================
>
>
>
> *From:* Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
> *Sent:* Thursday, July 05, 2012 10:39 AM
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* Re: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
>
>
>
> Ez dut uste maitasun ugari/asko egokia denik. Maitasuna ez da zenbatzen.
> Maitasun handi / txiki izango litzateke zuzena. Beste gauza bat da
> maitasun-harreman, maitasun-egoera… ugari / asko. DIONISIO
>
>
>
> *De:* Edurne de Arriba Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 04 de julio de 2012 22:47
> *Para:* Itzul Postaria Galderak
> *Asunto:* [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
>
>
>
> "Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza aipatu gabe eta "ugari"
> erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al da bigarrena??
>
>
>
> 1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman ugari" uler daiteke
> "maitasun asko"ren ordez)
>
> 2. "Maitasuna ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin"
> egitura datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen
> dit, baina ez dakit zuzena den.
>
>
>
> Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/b7f03428/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/b7f03428/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/b7f03428/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120705/b7f03428/attachment-0002.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago