[itzul] baserritarrez jantzita

ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Eka 1, 13:12:17, CEST 2012


Guk "(gure) bizitza guztian" esan dugu x jantzita ("Baserritar jantzita etorri" zuen kartelaren kasuan); badakar, gainera, Orotarikoak:

(Tras tema nominal nudo). Vestir(se) de. v. infra JANTZIAN. [http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gif]  Peregrino janzi zan. Cb Just 104s. Biurtu eban zoro jantzirik. Itz Azald 34. An da poza koko janzteko. Kk Ab I 56. Naiz tximiño jantzi edo odoloste jantzi. SM Zirik 103. Zalduna neskame jantzita. Etxba Ibilt 473. v. tbn. Ag Kr 186. Otx 125. Osk Kurl 185.

Jantzian sarreran, ostera, beste hau:

JANTZIAN (G-azp ap. Gte Erd 179). (Tras tema nominal nudo). Vestido de. "Militar jantzian dabil (G-azp)" Gte Erd 179. [http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gif]  Eiztari janzian, eskupeta eskuan eta txakurra aldamenean dituela. Izt C 473. Aurrenengo erausian ezagutu zuten arkume janzian ari zitzaien otsoa. Aran SIgn 99 (v. tbn. en contexto similar Ir YKBiz 138 ardi-yantzian). Ara, ama! Aurreko Txoko andre jantziyan dabil. Iraola 24. Sagardotegiyan arkitzen zan Zarpa, iñauteri askotan ateratzen dana artza jantziyan. Ib. 98. Urbildu zan Tolosara, baserritar-jantzian. Or SCruz 57. Maritxo moja jantzian [...] azaltzen da. Alz Ram 110. Alkatea, agintari jantzian, ginbail-luze, zigor ta guzi. Lab EEguna 111. Ikusi du Gaitza apez-yauntzian aldareetan irakasten. Or Mi 134. Erromes jantzian ikusirik [...]. Etxde JJ 246. [Bi soldaru] kaki-jantzian. Anab Aprika 61. An agertu zan artzai-jantzian, larru-zamar, makilla ta guzi. Berron Kijote 149. Kaletar jantzian dabiltzan salutadore horietakoa. MIH 49. Toki eta pertsona izen [...] euskal jantzian agertzen direnak. MEIG III 138 (v. tbn. VII 112 erromantze jantzian). v. tbn. Bv AsL 136. Alz STFer 121 [...]

Egia da, ordea, hiztegiek badakartela beste forma hori ere (Elhuyarrenak eta Zehazkik):

* vestido de, jantzian; jantzi(a): vestida de pastor, artzain jantzian; vestido de payaso, pailazoz jantzia; iba vestida de blanco, zuriz jantzia zihoan; anda vestido de paisano, kale jantzian ibiltzen da.

(Elhuyarrena "disfrazar" sarreran)

jantzi; mozorro-jantzia ipini, mozorro-jantzian ibili; mozorrotu

El hidalgo disfrazado de criada: zalduna neskame jantzita.

  *   Me disfrazaré de pirata: pirata jantziko naiz.
  *   Los mozos disfrazados de mujer solían andar pidiendo en grupos divididos: talde berezian aritzen ziren eskean emakumez jantzitako mutilak.
  *   Anduvieron disfrazados: mozorro-jantzian ibili ziren.
  *   Nos disfrazamos de pingüino y nos pintamos la cara de blanco y negro: pinguino-jantzia ipini eta aurpegia zuri eta beltzez margotu genuen.
  *   El que se ha disfrazado de payaso ha quedado cuarto en el concurso: pailazoz mozorrotu dena txapelketan laugarren gelditu da.

Beraz, ez dakit ez ote diren tradizio eta biak ere zuzenak. Nik neuk ez nuke inoiz esango "baserritarrez jantzita", baina zuek hala esaten baduzue...



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/edc83c19/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: izarra.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: izarra.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/edc83c19/attachment.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago