[itzul] "Buen vivir"

ERKIZIA ITOIZ, Joseba jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Or, Eka 1, 14:11:13, CEST 2012


 "buen vivir" esamoldearekin kontzeptu berri bat zabaltzen ari dira hainbat mugimendu, elkarte eta gobernu (esaterako, Hego Amerikako zenbait estaturen Konstituzio testuraino iritsia da dagoeneko).
Bizitzea merezi duen bizia, bizimodua, bizi baldintzak edo dena delakoa eman nahi du aditzera, eta bereziki jartzen du auzitan gaurko gizarte aurreratuen hainbat "aje": kontsumismo neurrigabea, materialismo itsua.... Ez du "hobeto bizitzea" defenditzen, bizimodu iraunkor edo eramangarri, justu eta orekatuago bat baizik, inoren zorionak (edo aberastasunak) ez duelako justifikatzen beste inoren zorigaitza (edo txirotasuna).
Inoiz egokitu zaizue euskaraz eman beharra?
Mila esker

---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/fb32c33c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago