[itzul] "Buen vivir"
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 17:40:17, CEST 2012
Beste kutsu batekin erabili izan da seguruenik, baina nik "biziera ona"
esango nuke. Pasarte hau Abelino Barrilarena da (iturria: euskaraz.net).
Maritxu.- Eskaintzen dizu bizi hilezkor zoriontsua edo ikaragarrizko
txarra.
Enrike.- Aski dut hemengo biziera ona.
Patxi
2012/6/1 ERKIZIA ITOIZ, Joseba <jerkizia a bildua gipuzkoa.net>
> **
> "buen vivir" esamoldearekin kontzeptu berri bat zabaltzen ari dira
> hainbat mugimendu, elkarte eta gobernu (esaterako, Hego Amerikako zenbait
> estaturen Konstituzio testuraino iritsia da dagoeneko).
> Bizitzea merezi duen bizia, bizimodua, bizi baldintzak edo dena delakoa
> eman nahi du aditzera, eta bereziki jartzen du auzitan gaurko gizarte
> aurreratuen hainbat "aje": kontsumismo neurrigabea, materialismo itsua....
> Ez du "hobeto bizitzea" defenditzen, bizimodu iraunkor edo eramangarri,
> justu eta orekatuago bat baizik, inoren zorionak (edo aberastasunak) ez
> duelako justifikatzen beste inoren zorigaitza (edo txirotasuna).
> Inoiz egokitu zaizue euskaraz eman beharra?
> Mila esker
>
> ---
> Joseba Erkizia Itoitz
> Gipuzkoako Foru Aldundia
> Itzulpen Ataleko burua
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/d2764f58/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago