[itzul] "Buen vivir"

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 17:41:36, CEST 2012


Abelino Barriola, alegia, ez Barrila, eta hona helbidea osorik:

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura/BarriolaAbelino/Goi/19



2012/6/1 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>

> Beste kutsu batekin erabili izan da seguruenik, baina nik "biziera ona"
> esango nuke. Pasarte hau Abelino Barrilarena da (iturria: euskaraz.net).
>
> Maritxu.- Eskaintzen dizu bizi hilezkor zoriontsua edo ikaragarrizko
> txarra.
> Enrike.- Aski dut hemengo biziera ona.
>
> Patxi
>
> 2012/6/1 ERKIZIA ITOIZ, Joseba <jerkizia a bildua gipuzkoa.net>
>
> **
>>  "buen vivir" esamoldearekin kontzeptu berri bat zabaltzen ari dira
>> hainbat mugimendu, elkarte eta gobernu (esaterako, Hego Amerikako zenbait
>> estaturen Konstituzio testuraino iritsia da dagoeneko).
>> Bizitzea merezi duen bizia, bizimodua, bizi baldintzak edo dena delakoa
>> eman nahi du aditzera, eta bereziki jartzen du auzitan gaurko gizarte
>> aurreratuen hainbat "aje": kontsumismo neurrigabea, materialismo itsua....
>> Ez du "hobeto bizitzea" defenditzen, bizimodu iraunkor edo eramangarri,
>> justu eta orekatuago bat baizik, inoren zorionak (edo aberastasunak) ez
>> duelako justifikatzen beste inoren zorigaitza (edo txirotasuna).
>> Inoiz egokitu zaizue euskaraz eman beharra?
>> Mila esker
>>
>> ---
>> Joseba Erkizia Itoitz
>> Gipuzkoako Foru Aldundia
>> Itzulpen Ataleko burua
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/a3d48cca/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago