[itzul] "Buen vivir"
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Or, Eka 1, 18:21:27, CEST 2012
"Ongi bizitzea" (edo "Ongi Bizitzea", letra larriz) erabili dut nik.
Andeetako /Sumak kawsay/ kontzeptua itzultzeko modu bat da gaztelaniazko
"buen vivir" hori, "good living" ingelesez.
01/06/2012 14:11(e)an, ERKIZIA ITOIZ, Joseba(e)k idatzi zuen:
> "buen vivir" esamoldearekin kontzeptu berri bat zabaltzen ari dira
> hainbat mugimendu, elkarte eta gobernu (esaterako, Hego Amerikako
> zenbait estaturen Konstituzio testuraino iritsia da dagoeneko).
> Bizitzea merezi duen bizia, bizimodua, bizi baldintzak edo dena
> delakoa eman nahi du aditzera, eta bereziki jartzen du auzitan gaurko
> gizarte aurreratuen hainbat "aje": kontsumismo neurrigabea,
> materialismo itsua.... Ez du "hobeto bizitzea" defenditzen, bizimodu
> iraunkor edo eramangarri, justu eta orekatuago bat baizik, inoren
> zorionak (edo aberastasunak) ez duelako justifikatzen beste inoren
> zorigaitza (edo txirotasuna).
> Inoiz egokitu zaizue euskaraz eman beharra?
> Mila esker
> ---
> Joseba Erkizia Itoitz
> Gipuzkoako Foru Aldundia
> Itzulpen Ataleko burua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago