[itzul] "Buen vivir"

Mikel Gartzia mikelsgartzia a bildua gmail.com
Or, Eka 1, 19:43:56, CEST 2012


Kontzeptu hori euskarara nola ekarri pentsatu izan dut, Leitzan egin zen
jardunaldi bateko
bideo<http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=kiX7Y__rhTs>hau
ikusi nuenetik.
*
*Ez dakit nola itzuli.
Nik ere laguntzaren zain geratu beharko...



2012/6/1 ERKIZIA ITOIZ, Joseba <jerkizia a bildua gipuzkoa.net>

> **
>  "buen vivir" esamoldearekin kontzeptu berri bat zabaltzen ari dira
> hainbat mugimendu, elkarte eta gobernu (esaterako, Hego Amerikako zenbait
> estaturen Konstituzio testuraino iritsia da dagoeneko).
> Bizitzea merezi duen bizia, bizimodua, bizi baldintzak edo dena delakoa
> eman nahi du aditzera, eta bereziki jartzen du auzitan gaurko gizarte
> aurreratuen hainbat "aje": kontsumismo neurrigabea, materialismo itsua....
> Ez du "hobeto bizitzea" defenditzen, bizimodu iraunkor edo eramangarri,
> justu eta orekatuago bat baizik, inoren zorionak (edo aberastasunak) ez
> duelako justifikatzen beste inoren zorigaitza (edo txirotasuna).
> Inoiz egokitu zaizue euskaraz eman beharra?
> Mila esker
>
> ---
> Joseba Erkizia Itoitz
> Gipuzkoako Foru Aldundia
> Itzulpen Ataleko burua
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/f6938dc4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago