[itzul] Lanzadera

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Eka 1, 23:03:28, CEST 2012


Seguraz ere arrazoi duzu (ez dakit zein den zehazki 'lanzadera' hitzaren 
erabileremua).
'Joan-jinkari', 'navette' hitzaren euskal baliokide gisa baliatua izan 
da Iparraldean, eta 'navette' hitzak, gibelean dukeen ingelesezko 
'shuttle'k bezala' nik uste, franko erabileremu zabala du, gauza bati 
baino gehiagori erraten baitzaio horrela, zehaztasun handirik gabe : 
hirietan itzulika dabiltzan autobusei, hiri bazterretarik hiri erdira 
doazenei, bi herriren arteko lotura egiten duten ontziei edo hegazkinei 
(udan Hendaiaren era Hondarribiaren artean dabilen ontziari, adibidez). 
Haatik, ez dut uste oraino euskaraz espaziora igortzen dituzten ontziei 
oraino hola deitu izan zaien... Parada eskasez, menturaz!
bnt


Le 01/06/2012 22:18, Xabier Mendiguren a écrit :
> joan-jinkaria polita da, baina ez oso zehatza; erran nahi baita, 
> joan-jinak era askotakoak izaiten ahal direla: "miarritzetik dublinera 
> hegaldi joan-jinkariak ibiltzen dira", kasurako; zure adibideak oso 
> argiak dira, baina testuinguruak egiten ditu argi.
>
> bestalde, joan-etorkari bezalakoak ez dira posible; joan-etorriko, 
> bai, baina adiera honetarako nahi dugun zehaztasunik gabea.
>
> orain arte ikusitakoak ikusita (eta Iparraldean sorturiko berezko 
> tradizioa errespetatuz), zalantzarik ez dut lotura-autobusa dela 
> formarik erabilgarriena: argia da, testuingururik gabe lehen 
> begi-kolpean atzematen dena, eta zehatza.
>
> x.m.e.
>
> El 01/06/2012, a las 22:01, B. Oihartzabal escribió:
>
>> Nola Erranek 'navette' sarreran 'joan-jinkari' proposatzen du, 
>> Iparraldean hitz hori erabiltzen baita (Herria astekaria lekuko):
>> "Batzuek diote ere hiri erdi hori arrunt debekatu behar litakeela 
>> autoeri, aparka-lekuak hiri bazterrean egin eta autobus ttipi 
>> joan-jinkari batzu ibil-arazi aparka-leku horien eta hiri erdi horren 
>> artean...".
>> "Preseski, ainitzek azkarki estimatu dutena azken bi hilabete 
>> horietan, autobus joan-jinkariak izaitea hor gaindi eta urririk"
>> Hegoaldean nekez erabil baitaiteke 'jin' aditza, 'etorri'-rekin egin 
>> ote daiteke holakorik, 'autobus joan-etorrikaria', hots?
>> bnt
>>
>>
>>
>> Le 01/06/2012 15:47, Aitor Duñabeitia a écrit :
>>> Ez dakit, bada. Nahiz Zehazki hiztegiak hala ekarri... Euskal 
>>> Hiztegiak (hau ere, Saratsolarena) ondoko definizioa dakar, berba 
>>> horretaz. OEH hiztegiak zer dakarren ere begiratu liteke: 
>>> www.euskaltzaindia.net/oeh <http://www.euskaltzaindia.net/oeh>
>>>
>>> *anezka.* /iz/. (*1745, 1802) Ehundegietan, haria daraman tresna, 
>>> bilbearen hariak irazkiaren gainetik eta azpitik alde batetik 
>>> bestera zeharka pasatzeko erabiltzen dena. Ik. *bilbatu*. /Anezka zotza/
>>> /
>>> /
>>> /Aitor
>>> /
>>> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com 
>>> <mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com>> igorleak hau idatzi zuen (2012eko 
>>> ekaren 01a 13:30):
>>>
>>>
>>>            Zerrenda honetan bertan
>>>     (http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/29944/match=autob%C3%BAs+lanzadera)
>>>     <<lotura-autobus>> proposatu da lehenago.
>>>
>>>            Egoki iruditzen zait.
>>>
>>>
>>>     Asier Larrinaga
>>>
>>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/84863ebb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago